Lehendakaritza

Ikus-entzunezko eskualde-funtsen Europako sarea (CINEREGIO)

CINEREGIO sare europarra Ikus-entzuneko eskualde-funtsek osatzen dute, Gobernu eta agintaritza publikoen koordinazioarekin. Cine-Regiok eskualdeko zinemaren interesen alde egiten du Europako erakundeen aurrean, eta zinematografia txikiek bat egitea bultzatzen du. Horrez gain, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta koprodukzioa sustatzen du, eskualde desberdinetako talentua eta baliabideak bateratuz, Europa osoan truke artistiko, tekniko eta sortzailea eta ezagutzen hartu-emana pizteko xedearekin. Webgunea: http://www.cineregio.org/

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren zati da, ZINEuskadi izeneko ikus-entzunezko euskal funtsaren koordinatzaile gisa.

Sarearen ekimen garrantzitsuenetako bat Glocal Cinemas da, Eusko Jaurlaritzak sustaturikoa; 2015eko Zinemaldiarekin jarri zen abiadan. Glocal Cinemak sareko lana bultzatzen du, baita hizkuntza ez hegemonikoetan egindako filmak botatzen dituzten zinemen zirkuitu europar baten ikus-entzunezko koprodukzioak ere. Halaber, Europako ikus-entzunezko aniztasuna defendatzen du Europar Batasunaren aurrean. Ekimenean 13 kidek parte hartzen dute guztira, Europar Batasuneko Estatuen nahiz hizkuntza ez hegemonikoak dituzten eskualdeen ordezkari gisa.

Azken aldaketako data: 2015/12/21