Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

IKT deialdiaren laguntzaz sortutako EUSKARAZKO IKT PRODUKTUAK

2017ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, honako webserie hauek jarri dira abian:

hementxeba

Hementxe ba! 

Hamar atal dituen euskal websaila. Atal bakoitzean Idoia, Telmo, Ainhoa eta Xabierren pasadizo eta abenturak azaltzen dira. Pisua partekatzera behartuta daude, eta ohiko diru eskasia dela eta, hamaika bitxikeri asmatuko dituzte hilero fakturak ordaindu ahal izateko.

nomofibak

Nomofobikak

Dauzkan sei kapituluetan zehar, mugikorrari atxikitako bi emakumeren ezbeharrak kontatzen ditu, mendetasuna gainditzeko terapia batean sartzen direnean, hori bai, umore eta surrealismo dosi handiarekin. 

otsoenlurraldea

Otsoen Lurraldean

Otsoen Lurraldean 10 kapitulu dauzkan euskal webserie bat da. Gazte asozial batek eta bere txakurrak erotu den mundu baten bizirik iraun behar izango dute.

zokorrizta

Zokorrizta

Zokorrizta "heroe farregarria" da, Euskal Herriko egoera ezberdinetan, Tourra, San Ferminak, Korrika 20, Aste Nagusiak, esatari bitxi moduan parte hartu eta galdegile "aparta" bihurtu zaiguna.

2017ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, honako webgune berri hauek jarri dira abian:

artizarra

artizarra.eus

Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala.

baratzaetxean

baratzaetxean.eus

Zure lorategia sortzeko prozesuan gidatzeko webgunea: patioan, leiho batean, balkoi edo terraza batean.

booktegi

booktegi.eus

Plataforma digitala. Kalitatezko euskarazko liburuak dohainik eskaintzen dira.

esperimentuak

esperimentuak.eus

Webgune honetan, haurrentzako esperimentuak aurkituko dituzu, era askotakoak. Horrela, Fisikaren eta Kimikaren oinarrizko nozio batzuk ikasiko dituzte haurrek, modu atsegin eta dibertigarrian. Etxean nahiz eskolan egiteko aproposak dira.

gaztetoleranteak

gaztetoleranteak.eus

Euskararen erabilera bultzatzeaz gain, ikastetxeetan gazteen arteko jokaera sexisten eta genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko eta desagerrarazteko asmoa du egitasmo honek.

gurean

gurean.eus

Tokiko informazioa, gaika antolatuta.

lehenhitza

lehenhitza.eus

“Interneten ere, lehen hitza euskaraz" kanpaina. Asmoa da, euskal internauta eta garatzaileen artean kontzientzia sortzea, eta euskaraz nabigatu ahal izateko informazioa eta tresnak ematea.

loturafilms

loturafilms.eus

Euskarazko hainbat animazio lani buruzko informazioa emateaz gain, txikienei begira jolasak daude.

muak

muak.eus

Eduki desberdinak zabaltzen dituen webgunea, denak Gizartea eta Tendentzien inguruan.

mundumapa

Munduko diru-unitateen mapa

Munduko diru-izenen forma arautuak eta estandarrak bistaratzeko mundu-mapa.

Lehendik abian zeuden webgune hauetan guztietan berrikuntzak egin dira 2017an:

 ahotsak bertsoa  bizibaratzea
 etzi galtzagorri  iragarkilaburrak
 jakin  kaixomaitia  kulturaz
 mendiak  mintzanet  postdata
 sarean  tbx  txantxariak
 uberan

2017ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, chatbot teknologia bidezko honako produktu berri hauek jarri dira abian:

goienabot

Goienabot

Herritarrei laguntzeko txat bidezko teknologia berritzailea da. Erabiltzailearen lengoaia naturalean oinarrituta -euskara-, Debagoieneko aisialdia eta kultura ekitaldiekin lotutako informazioa eskaintzen du. Horretaz gain, jolasteko aukera ere eskaintzen du.

harrapatuta

Harrapatuta

Elkarrizketa-jokoa, txatbot teknologia bidez ezarria. Telegram instalatu behar da (@harrapatuta).

2017ko deialdiaren bidez diruz lagunduta, honako aplikazio berri hauek jarri dira abian:

 altxorhitzak

Altxor Hitzak

Letra-blokeak arrastatu eta egin hitzak!

Android  iOS

 

amattorenuztak

Amattoren Uzta

"Amattoren Uzta" liburuan Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak hartu dira APP-arekin transmedia kontakizunetara salto egin da. 8-12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Android  iOS

animaliensoinuak 

Animalien soinuak

Haurrentzako aplikazioa, animalien soinuak ezagutzeko.

Android  iOS

 baserriragoaz

Baserrira goaz

14 eszenako istorio batez osatutako APPa, non eguneroko objektuak agertzen diren (interaktiboak dira, soinua igortzen dute eta mugitzen dira).

Android  iOS  Web 

 behatzen

Behatzen

Txikientzako jolasa. 3 jolas mota ezberdin, umeek jolasten duten bitartean euskara eta konzentrazioa landu dezaten.

Android  iOS  Web

 egunean

Egunean

Hedabideetako eguneroko albisteak bideratzeko eta iragazteko aplikazioa.

Web

 euskana

Euskana

Euskal Herriko kultura lantzen duen gymkana da. Erabiltzaileek Euskal Herriko edukiak landuko dituzte beraien mugikorren geolokalizazioa erabiliz.

Android  iOS

 gastrofesta

Gastrofesta

Euskal Herriko sukaldaritza-kultura lantzen duen APPa.

Android  iOS

 gaztehizkera

Gazte Hizkera

Gazte hizkerari buruzko APPa.

Android  iOS

 hamaikatelebista

Hamaika Android Telebista

Chromecast-ekin erabiltzeko moduan gaitu da 11amaikaren app-a. Horrekin batera AndroidTVrako aplikazioa sortu da.

Android

 hamaikaminutu

Hamanika minutu

Eguneroko kirol-ohituren bidez bizimodu osasungarria sustatzen duen APPa.

Android  iOS

 historianzehar

Historian Zehar

Euskal Herriko kultura lantzen duen galdera/erantzun APPa.

Android  iOS

 ihesegin

Ihes egin

Android gailuetarako jokoa, ihes-gela estilokoa. Gai desberdinen arabera girotutako 10 gela (maila) ditu. Pistak elkartuz, amaierara heldu behar duzu, puzzleak eginez eta irudimena erabiliz.

Android

ikapplekuizenak

IKAPP Lekuizenak

Euskal Herriko eta munduko leku-izenen ortografia eta kokapena lantzeko aplikazioa.

Android

ikapportografia

IKAPP Ortografia

Euskarazko ortografia lantzeko APPa.

Android

 irakurridut

Irakurri dut

Irakurzaleentzako aplikazioa: zer irakurri duzu? zer iruditu zaizu liburu hau?

Android  iOS

 irudikon

Irudikon

Haurrentzako aplikazioa (jolasa), konzentrazioa lantzen laguntzeko.

Android  iOS

 kimuzuhaitzlaguna

Kimu Zuhaitz Laguna

Kimu Save the Tree, euskarazko maskota birtuala, zure zuhaitz jolas laguna da.

Android  iOS

 

 kirolarenbaloreak

Kirolaren balioak

Kirol praktikan oinarrituz, nerabeak balioetan hezteko euskarazko aplikazioa; 12-16 urtetako gaztetxo elebidunei zuzendutakoa.

Android  iOS

 lansarean

Lansarean

Euskal profesionalentzat, lan bila ari direnentzat eta lana eskaintzen duten enpresentzat erreferentziazko tresna.

Android  iOS

 lehenmundubira

Lehen Mundu Bira

Juan Sebastian Elkanok 1519-1522 urteak bitartean burututako lehen mundu biran oinarritutako jokoa. 4 kategoria daude: Bidaia, Kulturak, Kontinenteak eta Itsasoak.

Android  iOS

 loturapp

LoturAPP

APP honek lokailuak, juntagailuak eta antolatzaileak lantzeko teoria eta ariketak biltzen ditu.

Android  iOS

 noladabil

Nola dabil?

Haurrak zientzialari txiki bihurtzen dituen APPa, galdetzeko, behatzeko, ulertzeko…

Android  iOS

 norda

Nor da?

Logika-jokoa, euskaraz, arretaren, memoriaren eta hizkuntzaren garapena bultzatzeko. Egokia da 4 urtetik gorako umeentzat. Jokoaren helburua da pertsonaia zein den asmatzea; horretarako, euskarazko esaldien zerrenda batek haren ezaugarriak biltzen ditu: fisikoak, arropak, osagarriak, zaletasunak...

Android  iOS  Web

 nora

Nora

Joko honetan, argazkien bidez asmatu beharko duzu Euskadiko zein lekuri buruz ari garen.

Android  iOS

 perretxikoapp

PerretxikoAPP

Aplikazio honen bidez perretxikoen bilketa erosoagoa izango zaizu. Perretxiko fitxak kontsultatu, bilketa-lekuak eta egindako ibilbideak gorde eta laguntza behar izanez gero alarma eskura izango duzu.

Android  Web

 pirinioak

Piriniotako 3D mapak

Android eta IOS sistemetarako APPak Kartografia 3Dtan jartzeaz gain, ibilbideen deskribapena, datu praktikoak eta GPS zerbitzuak daude. Euskaraz erabilgarri: Aizkorri, Anboto, Gavarnie/Ordesa, Gorbeia.

Android  iOS

 sinonimoenhiztegia

Sinonimoen Hiztegia

UZEIren Sinonimoen Hiztegia kontsultatzeko aplikazio ofiziala, lexikoa aberasten, osatzen eta testuinguru bakoitzerako hitz egokia hautatzen laguntzen duena.

Android

 

 txikisuper

Txiki super

Euskaraz egindako jolas sinbolikoa, nagusiki, 6-10 urte bitarteko umeei bideratutakoa. Euskarazko hiztegia eta matematika ikasiko dute, baita irakurmena landu ere.

Android  iOS  Web

 xakeamagikoa

Xake Magikoa

Euskarazko Xake jokoa. Bakarka edo binaka jolasteko aukera ematen du.

Android  iOS

 zikloan

Zikloan

Euskal Herriko emakumeei euren hilerokoaren gaineko kontrol eta ezagutza gehiago izateko aplikazioa. Web Aplikazio Progresibo moduan garatu da. Ondorioz, edozein nabigatzaile erabilita ikusi ahal da (www.zikloan.eus) eta mugikorretik sartuta (Android sistema eragilea dutenak), hasierako pantailan gehitu eta aplikazio arrunt baten moduan funtzionatzeko aukera eskaintzen du.

Web

 zutani

Zutani

‘Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa' haur, gazte eta helduei euren emozioak ezagutu eta horiek adierazten laguntzeko helburuz planteatutako ariketa multzo bat da. Material digital hau euskara hutsean garatu da eta bai APP (Android gailuetan erabilgarria), zein web bertsioak ditu.

Android  Web