Osasun Saila

Ikerketarako euskarria

Atal honetan, informazio eta baliabide erabilgarriak jasotzen dira, normalean ikerketan aritzen direnentzat, baina baita Euskal Osasun Sistemako edozein profesionalentzat ere, baldin eta bere eguneroko jardunean aurre egin behar badio jatorrizko dokumentu bat idazteko eta/edo argitaratzeko erronkari, edo norberaren edo beste egile batzuen erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko erronkari.

Orobat agertzen da osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdiari buruzko informazioa. Deialdi hori Osasun Sailak egiten du, urtero, eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak kudeatzen.

Eta Atari profesionalerako esteka; plataforma bat da, Euskal Osasun Sistemaren jarduera zientifikoaren emaitza guztietarako sarbidea ematen duena; sistemaren gordailu instituzional bihurtzeko bidean dago.


Nola idatzi artikulu bat

Nola idatzi artikulu bat

Artikulu zientifiko bat argitaratzeko, funtsezkoa da behar bezala egituratzea, eta jakitea nola aurkeztu behar diren baliabide grafikoak, erreferentziak edo abstract-a.

Nola sinatu artikulu bat

Nola sinatu artikulu bat

Sinaduraren alderdi garrantzitsu bat da filiazio edo nortasun instituzionala. Bestea, egile-identitate pertsonala. Bietarako, jarraibideak eta gomendioak daude.

Non argitaratu

Non argitaratu: egile eskubideak

Aldizkari batean argitaratzea erabaki aurretik, kontziente izan behar dugu zenbateraino lagatzen ditugun artikulu baten ustiapen-eskubideak.

Non argitaratu

Non argitaratu: sarbide irekia

Open Access-en argitaratu aurretik, komeni da modalitate honetan argitaratzeak zer dakarren jakitea eta argitaletxeen sarbide irekiari buruzko politikak ezagutzea.

Nola aipatu dokumentu bat

Nola aipatu dokumentu bat

Aipamen edo erreferentzia bibliografikoak zati garrantzitsuak dira lan zientifikoetan. Aipamen-estilo edo-modu desberdinak daude erreferentzia horiek egiteko.

Kudeatzaile bibliografikoak

Kudeatzaile bibliografikoak

Balio dute: bibliografia-erreferentziak antolatu eta partekatzeko, ikerketa-lanetan aipamenak sortzeko, estilo desberdineko forma emateko eta bibliografiak egiteko.

Inpaktu-indizeak eta beste metrika batzuk

Inpaktu-indizeak eta beste metrika batzuk

IF bezalako adierazle kuantitatiboek aldizkari zientifikoak alderatzen dituzte, eta bakoitzaren garrantzi erlatiboa ebaluatzen; beste batzuek, berriz, kontuan hartzen dute zer inpaktu eta hedapen duten Interneten.

Dirulaguntzen deialdia

Dirulaguntzen deialdia

Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak lau laguntza-lerro kudeatzen ditu. Osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako.

Azken aldaketako data: