Zientzia Politikako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

13. artikulua.– Zientzia Politikako Zuzendaritza.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zientzia Politikako Zuzendaritzari:

  1. Proposamenak egitea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta beste erakunde batzuekiko koordinazio zientifiko eta teknologikoa bideratuko duten tresnak sortu eta horien jarraipena egiteko.
  2. Irizpideak ezartzea, ikerketako eta berrikuntzako programak eta proiektuak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko, baita unibertsitate- eta zientzia-arloan azpiegiturak sortzeko programak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ere.
  3. Proposatzea Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak zer baliabide bideratuko dituen ikerketako eta berrikuntzako proiektu, programa eta azpiegituretarako, eta proiektu eta azpiegitura zientifikoei buruzko datu-banku edo erregistro bat sortzea, baliabideak efizientzia handiagoz kudeatu ahal izateko.
  4. Ikertzaileak hautatzeko eta prestatzeko programak egitea eta gauzatzea, eta, horretarako, ikertzaileen jarduna prestatzea eta ikuskatzea; halaber, ikertzaileak prestatzeko programetarako lankidetza eskaintzea, doktoretza-eskolei eta unibertsitateetan horien kideko diren organoei laguntza emanda.
  5. Unibertsitateekin zientzia- eta berrikuntza-arloko programa-kontratuak hitzartzeko proposamenak egitea; kontratuok izaera administratiboa izango dute, eta dirulaguntzak emateko izango dira. Halaber, kontratuotan jasotako aurreikuspenak kudeatzea, horien jarraipena egitea eta gainbegiratzea.
  6. Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planetik eratorritako programak eta jarduerak gainbegiratzea eta horien jarraipena egitea, eta hobekuntzak proposatzea.
  7. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren ondorioz zientzia-politikaren eta ikerketaren arloan sortutako programak kudeatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozial batzuekin batera.
  8. Ikerketa-programak proposatzea eta bultzatzea, sistemak eta zientzia-komunitateak aurre egin diezaieten berrikuntzaren erronkei eta Europako Ikerketa Esparruari.
  9. Lankidetza publiko-pribatua sustatzeko programak proposatzea eta bultzatzea, ezagutza transferitzeko eta ekintzailetza sustatzeko Ikerbasquen, oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroetan (BERC) eta ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ).
  10. Erakundearteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritzaren eskumeneko gaietan.
  11. Bere eginkizunak betetzean gauzatutako jardueren jarraipena egitea eta jarduera horiek kontrolatzea.
  12. Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatu eta koordinatzea.
  13. Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroen (BERC) eta ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera eta garapena bultzatzea, Euskadin punta-puntakoak diren ikerketa-taldeei eta -lerroei nazioarteko prestigio handiagoa emateko.
  14. Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deialdia egitea urtean behin.
  15. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari dekretu hauen bidez ezarritako egitekoak garatzea: 109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa –zeinak, batetik, Euskadiko ikerkuntza zientifiko-teknologikoko entitateekiko elkarlana eta koordinazioa finkatu baitzituen, eta, bestetik, entitate horien ezaugarriak eta eginkizunak zehaztu–, eta 2/2009 Dekretua, urtarrilaren 13koa, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2008ko abenduaren 11ko Akordioa onesten duena; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifikoko nahiz teknikoko eta berrikuntzako egitekoak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion, bat etorriz Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarriarekin.
  16. Ikerketa- eta berrikuntza-politikaren arloko neurriak bultzatzea; zehazki, hauetan jasota daudenak: Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoan, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean eta Transferentzien Batzorde Mistoaren 2008ko abenduaren 11ko Akordioa onesten duen urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuan –akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifikoko nahiz teknologikoko eta berrikuntzako egitekoak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion–.
  17. Zientziaren eta teknologiaren garapena bultzatzea interes orokorraren mesedetan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei dagozkien eskumenak.
  18. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.
  19. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana egiteko lanetan parte hartzea, planaren garapena bultzatzea, eta harremanetarako organo izatea nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin hala ikerketa- eta berrikuntza-arloko erakundearteko topaketa-foroekin, alde batera utzita enpresa-berrikuntzaren arloa.
  20. Ikerketaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren politikako gidalerro nagusiak lantzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko eta teknologikoak zehaztea, eta ikerketaren, azpiegitura zientifikoen eta garapen teknologikoaren arloko urte anitzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumena.
  21. Beharrezkoak diren tresnak diseinatzea, ikerketako eta garapen teknologikoko planak zuzen gara eta ebalua daitezen, ikerketa-programa eta -proiektuen arloan, giza baliabideak hautatzeko eta prestatzeko arloan eta azpiegiturak sortzeko arloan, hargatik eragotzi beste sail batzuei arlo horietan esleitutako eskumena.
  22. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari Europako ikerketa-sisteman sartzen lagunduko dioten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.
  23. Zientziaren Euskal Sistema nazioartekotzeko eta zabaltzeko jardueretan laguntzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin koordinatuta.
  24. Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketa-azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein egiteko betetzea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Amaia Esquisabel Alegria
(2025/01/11 - ) Zientzia Politikarako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK