Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hondakinak Estatuaren lurraldearen barruan lekualdatzea

Aldez aurreko jakinarazpena behar duten hondakinak lekualdatzeko baino ez da beharrezkoa prozedura elektronikoa, ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarritako betekizunen arabera. Zehazki:

  • Hondakinak lekualdatzea, arriskutsuak eta ez-arriskutsuak, deuseztatzeko direnak;
  • Hondakin arriskutsuak, EHZ 20 03 01 kodearekin identifikatutako etxeko hondakin nahastuak eta erregelamenduz zehazten direnak lekualdatzea, balorizatzeko.

Aldez aurreko jakinarazpena behar duten hondakinak lekualdatzeko autonomia-erkidegoen arteko mugimenduetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan prozedura berrira egokitutako plataforma propioa izan arte, Ministerioaren prozedura (leiho berri batean irekitzen da) erabiliko da. Ministerioaren prozedura martxan dago jada, eta 2021eko IRAILAren 1etik aurrera nahitaezkoa izango da. Ordura arte, IKS-eem (leiho berri batean irekitzen da) plataformaren prozedura operatiboak erabiltzen jarraitu ahal izango dute (beste leiho batean irekitzen du).

Aldez aurreko jakinarazpena behar duten hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan lekualdatzeko, IKS plataforma erabiltzen jarraitu ahal izango da. Hala ere, enpresaren batek bere sistemak estandar berrira egokitzen baditu eta Ministerioaren plataforma lekualdaketa guztietarako erabili nahi badu, edo plataforma hori erabiltzea nahiago badu, onartu egingo da.

IKS plataformak ez du behartuko Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan aldez aurretik jakinarazi behar ez diren hondakinak lekualdatzeko mugimenduak izapidetzera.

Azken aldaketako data: