Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak

Agiri honetan jasotakoak EAEko bi hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibide orokorrak dira, eta hizkuntzairizpide batzuk finkatu nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako Sektore Publikoa osatzen duten gainerako erakunde guztietarako. Irizpide orokor horiek aipatutako erakundeen erabileraplanetan gauzatuko dira, eta, behar izanez gero, osatu eta zehaztu egingo dira. Haien betetze-maila eta hartu beharreko neurriak planari jarraipena eginez aztertuko dira, baita aldizka egingo diren ebaluazioetan ere. Dokumentu honek, onartzen den momentutik aurrera, Gobernu Kontseiluak 2021eko apirilaren 13an onartutakoa ordezkatzen du.