Hizkuntza laguntzaileak. Aurkezpena
Hizkuntza laguntzaileak, gehienetan, beren karreran gaztelania aukeratu duten unibertsitate-ikasleak dira eta urtebete eman behar dute herrialde gaztelaniadun batean, ikasketak bukatu aurretik edo etorkizunean irakasleak izateko behar duten prestakuntza osatzeko.
Oro har, ondo menperatzen dute hizkuntza baina ez dute irakasle gisa esperientziarik.
Ekainean, hurrengo ikasturterako Hizkuntz Laguntzaile bat izango duela baieztatuko zaio ikastetxeari eta, geroago, fitxa bat bidaliko zaio, laguntzailearen datu pertsonalak, helbidea eta harremanetarako telefonoa jasoko dituena.
Ekainaren bukaeran laguntzailea esleituta dutela jakinaraziko zaie CRLE Ikastetxeak Programan parte hartzen duten ikastetxeei. Hezkuntza Sailak zirkular bat bidaliko die, aurrera eraman beharreko jarduerari buruz orientabideak emateko.
Destinoko ikastetxea jarriko da Hizkuntza Laguntzailearekin harremanetan, elkarrizketa-laguntzaile gisa bere jarduerak zein ikastetxe motatan egingo dituen eta ikasleen ezaugarriak jakinarazteko.
Inportantea da Hizkuntza Laguntzaileak ostatua bilatzeko informazioa eta ikastetxea kokatuta dagoen bailarari eta, oro har, Euskal Herri osoari buruzko liburuxkak jasotzea.
Hizkuntza laguntzailea urrian hasiko da ikastetxean eta maiatzaren bukaerara arte egongo da. Astean 14 elkarrizketa-saio emango ditu haren ama hizkuntzan eta ezin izango zaio gramatikako klaseak eman edo ikasleen ebaluazioan parte hartzeko inolaz ere eskatu.
Ikastetxe bakoitzaren premien arabera banatuko dira asteko 14 ordu horiek baina hiru edo lau egunetan batzen saiatuko da, horrela izango baitu laguntzaileak bere aisian ikastaroak, bidaiak edo kultur jarduerak errazago egiteko aukera. Irakasleen taldeak ahaleginak egingo ditu hizkuntza laguntzailea ikastetxearen dinamikan integratzeko, baita haren eta ikastetxearen arteko lankidetza sustatzeko ere. Baliteke ikastetxea konpartitu behar izatea, hau da, bi lekutan egon behar izatea Hizkuntza Laguntzaile moduan. Kasu hauetan 14 ordu hauek adostu egingo dira bi ikastetxeen artean.
Ikasturtearen bukaeran, ikastetxearen arduradunak hizkuntza laguntzailearen atazak ebaluatzeko galdekizun bat beteko du. Galdekizun hau bidali duten hezkuntza-agintariei itzuliko zaie.
Halaber, CRLE Ikastetxeak Programan parte hartzen duten ikastetxeek jasoko dute balorazioa egiteko dokumentazioa.
Ikasturtean zehar ondo konpontzeko, oso garrantzitsua da lehen unetik laguntzailea ikastetxeko hezkuntza-taldeak ondo hartzen duela sentitzea; horretarako, informazioa, metodologiaren aldetik laguntza eta aholkularitza eta orientabidea emango zaizkio, ostatua bilatzeko eta Euskal Herrian dagoen aldian egin ditzakeen kultur jarduerei edo ikastaroei buruzkoak.
Hori dela eta, Hizkuntza Laguntzaileen eginbeharrak errazteko komenigarria da tutore bat izendatzea.
Horri buruz sor daitekeen edozein zalantza argitzeko edo hizkuntza laguntzaileei buruzko informazioa zabaltzeko, interesatuek jo ahal dute Ikastetxeen zuzendaritzara:
- Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza
“CRLE hizkuntza laguntzaileak” erreferentzia
hizkuntzalaguntzaile@euskadi.eus