Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

16. artikulua.– Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea, bai euskararen normalizazioan inplikatuta dauden eragileekiko jardunbide eta harremanei dagokienez, bai euskararen egoerari eta garapenari buruzko ikerketei dagokienez.

Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren hizkuntza-ikerketa eta koordinaziorako politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.

Ildo horretatik, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:

  1. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zuzendaritzen arteko koordinazioa gauzatzea.
  2. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zeharkako politikak garatu eta horien jarraipena egitea.
  3. Euskararen Aholku Batzordeak eta haren batzorde bereziek lanerako behar dituzten datuak jaso eta prestakuntza-tratamendua egitea, lanak koordinatzea eta jarraipena egitea, baita batzordearen idazkaritza-lanak egitea ere.
  4. Aroa Marko Estrategikoaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko eta aldian-aldian eguneratzeko behar diren azterlanak eta analisiak egitea.
  5. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Agenda Estrategikoa kudeatzea eta jarraipena egitea, hizkuntza-politika gobernu-jardunaren ardatzetako bat izan dadin.
  6. Euskararen normalizazioa bultzatzea Iparraldeko eta Nafarroako Foru Komunitateko erakundeekin lankidetzan.
  7. Lankidetza bultzatzea Espainiako gainerako hizkuntzen gaineko eskumenak dituzten erakundeekin.
  8. Europako ikerketa- eta lankidetza-proiektuak koordinatu eta kudeatzea, hizkuntza-politikaren ardura duten beste elkarte eta organismo batzuekin batera.
  9. Ikerketa- eta lankidetza-akordioak bideratzea, gutxiengoen hizkuntzek Europar Batasunean eta handik kanpora bizi duten errealitate sozialaren gaineko lanketa askotarikoak bideratzeko.
  10. Euskararen eta hizkuntza gutxituen eremuan egokitzat jotzen diren azterlanak eta ikerketak dokumentatu, egin eta zabaltzea.
  11. Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Mapa Soziolinguistikoa aldian-aldian egin eta berrikustea.
  12. Euskararen Adierazle Sistema elikatu eta jarraipena egin nahiz zabaltzea, euskararen beste eremu eta arlo batzuetako kideekin lankidetzan.
  13. Bestelako hizkuntza-ikerketak egin eta bultzatzea, eta dekretu honen 13.2 artikuluko d) apartatuan aurreikusitako ikerketak eta lanak koordinatzea.
  14. Behaketa- eta prospekzio-proiektu estrategikoak garatzea, hizkuntza-politikaren arlora berrikuntza dakarten jardueren jarraipena eginda.
  15. Sektore sozioekonomiko pribatuari lotutako plana garatu eta jarraipena egitea, eta eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko baliabide askotarikoak kudeatzea.
  16. Lankidetza eta koordinazioa bultzatzea sektore sozioekonomikoaren parte diren eremu askotarikoekin (erakunde publiko eta pribatuak), eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko baliabideak antolatu eta kudeatzeko.
  17. Entitate publiko eta pribatuen jardueretan euskararen kudeaketa-, aitorpen- eta ebaluazio-sistemari lotutako tresna askotarikoak aztertu eta garatzea, indarrean dauden kalitate-ziurtapenen sistemetan jasotako parametroetan oinarrituta.
  18. Erakunde pribatuetan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak babestuko direla bermatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzea.
  19. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) organismo autonomo administratiboa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita egoteak sailari dakarzkion jardunak garatzea.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Sonia Rodriguez Rodriguez
(2024/11/25 - ) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria

Kargu historikoak

Josune Zabala Alberdi
(2024/06/27 - 2024/11/22) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK