Hezkuntza langileen higadura konpentsatzeko zaintza tresnak
1. Materiala. Elkar entzute eta aitortzeko gunea: hezkuntza komunitatea zaintzen ziurgabetasun garaietan
Hezkuntza profesionarien elkargunea
Helburua: Krisialdi baten ostean hezkuntza komunitatea zaintzea
Solasaldia (1. bideoa)
Izenburua: Mapa amankomun baterako ahotsak batzen
Iritzi ezberdinen arteko solasaldia da, non hezkuntza profesional anitzen zailtasun eta erronkak ulertzeko informazioa batzen den. Entzute aktiboak eta komunikazio ez bortitzak elkarrizketa gidatzen dute.
Familientzako solasaldia
Helburua: Familiek bizitakoa partekatu, jasotakoa eskertu eta aurrera begiratzea.
Bideokonferentzia (2. bideoa)
Izenburua: Eskerrik asko, eskola!
Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako familiekin bideokonferentzia bat da. Bizi izandakoa laburbiltzen dute, eskolako langileei denboraldi horretan zehar emandako laguntza eta sostengua eskertzeko.
Ikastetxeentzako ekintza proposamena
Helburua: Eskola, familia eta ikasleriaren artean elkarrekin komunikatzeko lan talde bat sortu. Alderdi bakoitzak bere tokitik atzera begiratu besteei haien laguntza eta zailtasunak aitortzeko. Hortik ikaskuntza berri bat eta aurrera jarraitzeko indarra ateratzen da, estresa bizitasun bihurtuz.
Dinamika (3. bideoa)
Izenburua: Zuhaitz komunitarioaren eraikuntza
2. materiala. Eskola kideaketa emozionalean eutsi egiten duen bidelagun. "Bidaia bat nire barnean"
Ipuina: "bidaia bat nire barnean" (Bideoa)
Izenburua: "Bidaia bat nire barnean" (azpititulua)
Hazkuntza pertsonal prozesu bat erakusten duen bideo-ipuina. Prozesu hau erronkak topatu, aurre egin eta haiengandik baliabide berriak zein bizitzarako jakinduria eskuratzean datza. Gomendatutako adina 0-100 urte artean