Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea.

Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren administrazio publikoetako hizkuntza-normalizazioko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.

Ildo horretatik, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:

  1. Euskararen erabilera normalizatzeko legeria garatzeko arauzko neurriak aztertu eta proposatzea, baita hizkuntza ofizialak erabiltzeko hizkuntza-irizpide orokorrak ere.
  2. Euskararen erabilera normalizatzeko hartutako arauzko neurriak eta administrazio-neurriak benetan betetzen diren eta eraginkorrak diren aztertzea eta horren jarraipena egitea.
  3. Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilerarako plangintza-lanabesak lantzeko eta garatzeko beharrezkotzat jotzen diren jardunak proposatzea, eta egoki irizten diren neurriak proposatzea horien koordinazioa eta jarraipena Eusko Jaurlaritzako sailetako arduradunekin batera egiteko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetako arduradunekin batera egiteko.
  4. Aholkularitza eta laguntza eskaintzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetako euskara-planak diseinatzeko eta ezartzeko, Aroa Marko Estrategikoa eta Bikain – Euskararen Kalitate Ziurtagiria oinarri hartuz.
  5. Hizkuntza-plangintzarako lanabesen betetze-mailaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko lanak gauzatzea eta planak berrikusteko irizpideak zehaztu eta ezartzea, Aroa Marko Estrategikoa eta Bikain – Euskararen Kalitate Ziurtagiria oinarri hartuz.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetan hizkuntza-plangintzako lanabesak abiarazteko behar diren zerbitzuak antolatu, egituratu eta funtzionamenduan jartzeko proposamenak egitea.
  7. Aholkularitza eta laguntza ematea sozietate publikoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako euskara-planak diseinatu eta ezartzeko.
  8. Esleiturik duen helburu nagusiaren araberako azpiegiturak bultzatzea eta, hala badagokio, horien arduradunei prestakuntza ematea behar diren metodologia eta baliabideak egoki erabil ditzaten, bestelako administrazio-organoen eskumenak urratu gabe.
  9. Dekretu honen 13.2 artikuluaren i) letran ezarritakoa betetzeko behar diren jardunak garatzea. Horrekin batera, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua ere kudeatuko du.
  10. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, goi-mailako ikasketak eta unibertsitatekoak eginda lortutako hizkuntza-maila aztertzea eta, horrela, maila hori egiaztatzetik salbuestea edo maila-baliokidetza ezartzea, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arabera eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste organo batzuei esleitu zaizkien eskumenak. Halaber, bide berriak aztertu eta proposatzea sektore publikoan euskararen komunikagaitasuna nahitaezkoa duten lanpostuetan aritzeko, erabili ohi izan den hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko bidetik at.
  11. Behar diren txostenak ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan zer eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko.
  12. Hizkuntza-inpaktuaren azterlanari buruzko txostena egitea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin behar baitu, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuak 56. artikuluan ezartzen duena betez.
  13. Hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa egiteko behar diren aholkularitza- eta prestakuntza-ekintzak egitea.
  14. Bikain ziurtagiriaren ebaluazio eta kudeaketan parte hartzea, organismo publikoen ebaluazioak kudeatuz eta idazkaritza teknikoan eta artezkaritza-kontseiluan parte hartuz. Arlo horretan, aholkularitza ematea 19/2024 Dekretuaren eraginpeko entitateei Bikainera aurkezteko prozesuan, eta ebaluazio-simulazioak egitea.
  15. Instituzio eta entitate publikoekin batera, koordinazio-ekimenetan zein bestelako proiektuetan parte hartzea.
  16. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateei aholkularitza ematea euskararen normalizazioan izan ditzaketen arazo tekniko eta juridikoak argitzeko.
  17. IVAPekin batera, berariazko prestakuntza-saioak antolatu, kudeatu eta burutzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetako langile teknikoentzat.
  18. Hala eskatzen duten herritarrei beren hizkuntza-eskubideak defendatzen laguntzea eta hizkuntza-eskubideak babesteari buruzko informazioa eta aholkularitza ematea, eta eragindako organismoei elkarlana eskaintzea eskubide horiek benetan bete ditzaten, uztailaren 29ko 150/2008 Dekretuak arautzen duen Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez.
  19. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten gaineko nahitaezko txostenak egitea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 187.4 artikuluan xedatutakoarekin bat. Halaber, erabilera-planei buruzko nahitaezko txostenak egingo ditu, aipatutako 11/2022 Legearen 187.4 artikuluarekin eta otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuarekin bat.
  20. Herri Administrazioak Koordinatzeko Batzordearen bidez (Hakoba), hizkuntza-politikan eskumena duten botere publikoen arteko lankidetza bultzatzea, koordinatuta jardun dezaten.
  21. Dekretu honen 13.2 artikuluaren j) apartatuan ezarritakoa betetzeko behar diren jardunak garatzea.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Joseba Lozano Santos
(2024/06/27 - ) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK