Ikus-entzunezkoak
Hitza soinu-uhinetik sortzen da, gure hizkuntzaren doinua sortzen duen bibrazio akustiko batetik. “Hitzaren uhina, hizkuntzaren oihartzuna” leloak erreferentzia egiten dio hizkuntzaren esentziari berari, hitzen elastikotasunaren bidez pertsonak eta erakundeak konektatzeko duen gaitasunari.
Uhinek ahalbidetzen dute hizkuntzaren bidaia; istorioen, ezagutzen eta emozioen transmisioa. Uhinak sinbolizatzen du euskarak egokitzeko eta eboluzionatzeko duen gaitasuna, gure gizarteko txoko bakoitzean dar-dar egiteko duen indarra, eta hizkuntza komun batean elkartzeko duen ahalmena.
Uhinak luzeran eta maiztasunean aldatzen diren bezala, euskara bera ere egokitu eta moldatu egiten da, soinuaren izaera bera gorpuztuz. Malgutasun horri esker, hizkuntza testuinguru publiko eta pribatuetan aditzen da, baita espazio berritzaileenetan ere.
Irekiako albistea irakurri eta ekitaldiko argazkiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen
2024an Harrobi diploma lortu duten erakunde batzuetako ordezkariak:
2023 ‘Konpromisotik Bikaintasunera’
Kolore ezberdinetako harien joan-etorriak sortzen duen mugimendua irudikatzen du matazak: gorria, beltza, urre kolorea... guztiak ala guztiak elkarren ondoan, aurrera eta atzera doaz, elkar gurutzatuz, elkarren ondoan jarriz... hari kolore bakoitzak bere ekarpena egiten dio matazari; bere kolorea jartzen dio matazari, eta denen baturak sortzen du mataza osoa. Hori irudikatu nahi izan da euskararen kudeaketan ekarpen berezituak egiten dituzten erakundeen arteko harremana eta osotasuna adierazteko. Bakoitzak, bere ahalmenetik, bere tokitik, bere keinua eginez... ekarpena egiten dio euskarak lan munduan lekua izateko ahaleginari.
2023ko Bikain ziurtagirien banaketa ekitaldiko argazkiak ikusteko, sakatu hemen
Irekiako albistea irakurri nahi baduzu, sakatu hemen
2023an Harrobi diploma lortu dute erakundeak