Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua

LABURPENA

Objektua

Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua gure herriko memoria demokratikoa jaso eta transmititzeko egitekoarekin jaio da.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua administrazio-erakunde autonomoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren bidez, erakunde hori sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera. Erakunde horri dagokio honako hauetan datzan politika publikoa garatzeari buruzko administrazio-jarduna: giza eskubideak bermatu, bultzatu eta garatzea, memoria sustatzea, eta bizikidetza demokratikoa garatzea eta bizikidetza horretan aurrera egitea.

Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua---
ZuzendaritzaAlberto Alonso Martin

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Azken ehun urteetan indarkeriak markatutako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmititzeko eginkizuna du; bidegabeki pairatutako sufrimenduaren memoria, bai eta bizikidetza demokratikoa eta, are egoera txarrenetan ere, giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzeko eta defendatzeko ahaleginaren memoria ere.

Memoria demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa abiapuntu hartuta, memoriaren eraketa inklusiboa sustatzea eta herritarren parte-hartzea bermatzea da Institutuaren helburua. Memorien arteko elkarrizketa horrek muga bat baino ez du: memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.

Institutuaren egiteko nagusia memoria kritikoa gorde eta transmititzea da, helburu pedagogiko eta dibulgatzaileekin. Horretarako, memoriaren eta giza eskubideen sustapenaren esparruan lan egiten duten instituzioen eta gizarte-erakundeen jarduera koordinatuko du, eta haien guztien arteko lankidetza sustatuko du, gizartearekin harremanik handiena izateko bidea bermatzeaz gain.

Institutuari eginkizun espezifiko hauek betetzea egokituko zaio:

  1. Oroitzapena: programak, argitalpenak, jarduera akademikoak eta kulturalak antolatuz, bai eta, orokorrean, gizarte demokratiko eta askearen eraikuntzan garrantzitsuak izandako pertsonen eta gertaeren lekukotasuna eta memoria bizirik mantentzeko ekitaldiak ere.
  2. Kontserbazioa: Euskadiko memoria demokratikoaren ondarea euskarri material guztietan gordetzeko lana eginez.Horretarako, bere jardueran, memoriari lotutako elementuen eta tokien inbentarioak eta informazio-funtsak sortu eta mantenduko ditu: ondasunak, gune fisikoak, gizarte-inguruneak eta gizarte-identifikazioa eta -aintzatespena lortzeko beste batzuk.
  3. Ikerketa: ikerketa sustatuz eta lankidetzan arituz instituzioekin, erakunde espezializatuekin eta gogoeta-foroekin; gainera, behar diren dokumentazio-azpiegiturak sortuko dira, informazioa eta egiazko datuak biltzeko ikerlanen bidez. Horren guztiaren bidez, memoria eta bizikidetza eraikitzea, zabaltzea eta jakinaraztea ahalbidetuko da.
  4. Prestakuntza: pertsonaren funtsezko eskubideen aintzatespena eta errespetua oinarri hartuta oinarrizko bizikidetza- eta memoria-printzipioak ezarriz, bai hezkuntza-komunitatean, bai eskubideen urraketa pairatzeko edo eskubideak urratzeko arriskua egon daitekeen edo birgizarteratze-prozesuen beharra duten kolektiboetan.
  5. Parte-hartzea eta hedapena: memoria-ondarearen berri izateko bidea Administrazioak herritar guztiei bermatu beharreko eskubide bat dela ulertuta.
  6. Integrazioa: lan bateratua eta komunikazioa sustatuz Institutuaren xedeen antzekoak edo osagarriak dituzten instituzioen eta erakunde publiko eta pribatuen artean, behar diren lankidetza- eta laguntza-protokoloak eta -hitzarmenak izenpetuz, memoriaren eta bizikidetzaren azpiegitura-sarea sortzeko, eta haren barruan Institutuaren helburuekin bat datozen edonolako zentroak sartzeko.
  7. Kontsulta: Institutuaren xedearekin zerikusia duten gaiei buruz txostenak eginez, administrazio publikoek eskatuta.

Harremanetarako datuak

Helbidea

María Díaz de Haro , 3
48013 Bilbao
Bizkaia

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Mendeko erakundeak

Lotutako erakundeak