Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

12. artikulua.– Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza.

  1. Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek izango ditu:
    1. Gardena-ren eta Irekia-Gobernu Irekiaren plataformak eta atari publikoak kudeatzea.
    2. Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea bultzatzea politika publikoen definizioan, kudeaketan, gauzatzean eta ebaluazioan.
    3. Jaurlaritzari laguntza ematea Gobernuaren interes orokorreko gaiak euskal gizarteari komunikatzerakoan.
    4. Gizarteak eta herritarrek politika sektorialak diseinatzen eta ezartzen parte hartu eta lagundu behar dutela jakinaraztea gobernu-organoei, eta horren gainean sentsibilizatzea.
    5. Herritarrek parte hartzeko eta euren proposamenei erantzun instituzionala emateko bideak sustatzea.
    6. Sare sozialetan eta herritarrekiko harremanetarako lankidetza-guneetan erakundeen presentzia gidatu, antolatu, koordinatu eta gainbegiratzea.
    7. Gardentasunaren eta informazio publikoaren publikotasun aktiboaren arloan indarrean dagoen legeria betetzeko eta bultzatzeko lanak zeharka koordinatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren sektore publikoa indartzea estatuko eta nazioarteko gardentasun-indizeetan.
    8. Herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea kudeatzea eta koordinatzea, eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzeko eskaeren prozedura koordinatzea.
    9. Erakundeen arteko parte-hartzea eta konpromisoak koordinatzea Gobernu Irekiaren arloan.
    10. Araugintzako herri-ekimenen kudeaketa koordinatzea.
    11. Euskal Gobernantza Publikoa ezartzeko eta hedatzeko prozesuak eta tresnak diseinatzea eta garatzea, politika publikoak definitzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko.
    12. Plan eta proiektu korporatiboak egitea, koordinatzea eta bultzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren sektore publikoaren antolamendua, lan-prozesuak eta kudeaketa publiko aurreratua berritu eta hobetzeko.
    13. Xedapen orokorren proiektuak, araugintza-ekimenak eta jarraibideak egitea antolaketaren eta egituren arloan, eta haiek sinplifikatzea, administrazio-kargak murriztea eta herritarrentzako kalitatea eta efizientzia hobetzea.
    14. Euskal Gobernantza Publikoaren, barne-egituraketaren, antolaketaren eta erakunde instituzionalen sorreraren arloan sailen jarduerak eta xedapen orokorren proiektuak aztertu eta ebaluatzea, eta arlo horietako nahitaezko txostenak egitea.
    15. Datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa dagozkion eginkizunak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko kide anitzeko organoen kudeaketa-sisteman.
  2. Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendaria izango da organo horren batzordeburua.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  15. Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miren Martiarena Barkaiztegi
(2024/11/12 - ) Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK