Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Honako egiteko hauek dagozkio Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Gizarte-zerbitzuen arloko analisiak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen erregelamendu bidezko garapenerako araudi-proposamenak eta, oro har, gizarte-zerbitzuei buruzko araudia lantzea.
  2. Gizarte-zerbitzuen arloan, prestazioak eta zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera. Halaber, solaskidetza eta koordinazioa gizarte-zerbitzuen arloko beste erakundeekin eta eragileekin, gizarte-politikari dagokionez.
  3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa garatzea.
  4. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda eta Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatzea eta mantentzea.
  5. Gizarte-zerbitzuen planifikazioa eta ebaluazio orokorra egitea Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera.
  6. Elkarlana zeharkako politiken garapenean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruko jarduerak garatzen laguntzea.
  7. Gizarte-zerbitzuetako profesionalen prestakuntza eta trebakuntza bultzatzea eta sustatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren arabera.
  8. Gizarte-zerbitzuen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko erakunde deklaratzeko prozedurak bideratzea, eta horiei buruzko ebazpen-proposamenak egitea.
  9. Laguntza eta babesa ematea Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari; Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoari, Adinekoen Kontseilu Sektorialari; Boluntariotzaren Euskal Kontseiluari; Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari; Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari, Osasun Sailarekin koordinatuta.
  10. Fundazioak gobernatzea, ordezkatzea eta administratzea, baldin eta Eusko Jaurlaritza, gizarte-politiken arloan eskumena duen sailaren bitartez, fundazio horien patronatuko kide bada.
  11. Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia gidatzea eta bultzatzea.
  12. Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko dirulaguntzak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua.
  13. Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimena sustatzea, eta laguntzak kudeatzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazioak eta zerbitzuak garatzeko eta jarduerak egiteko.
  14. Borondatezko ekintza eta boluntarioen erakundeak eta agentziak bultzatzea oro har.
  15. Telelaguntzako zerbitzu publikoa ematea, araudian ezarritakoaren arabera.
  16. Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen martxoaren 22ko 50/2016 Dekretuan gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailari esleitzen zaizkion egitekoak betetzea.

6. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  4. Beren zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak izapidetzea.
  5. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  6. Dagokien eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, beren zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzen eta lantzen.
  7. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, beren Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
    Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokien arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  9. Indarreko ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak, oro har Jaurlaritzako zuzendariei esleitzeagatik.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Marian Olabarrieta Ibarrondo
(2020/09/10 - 2024/06/26) Gizarte Zerbitzuen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK