Giza eskubideen defendatzaileak
Helburuak
Munduko hainbat eskualde eta herrialdetan, giza eskubideen defendatzaileek beren bizitza eta osotasun fisiko eta psikologikoa, bai eta haien senideena ere, arriskuan jartzen dituzten mehatxu eta jazarpenak pairatzen dituzte. Erailketak, erasoak eta mehatxuak dira, oraindik ere, munduan kezka handia pizten duten eta orokortuta dauden joerak. Kriminalizazio-, jazarpen- eta behartutako lekualdatze-egoera horiek gero eta ezagunagoak dira, giza eskubideen defendatzaileek beren jatorriko herrialde barruan nahiz kanpoan egindako ikusgaitze-lanari esker, bai eta nazioarteko komunitatearen laguntza eta babesari esker ere.
Esparru horretan, nazioarteko babes eta elkartasuneko tresnak dira Aldi batez Babesteko Programak: alde batetik, pertsonen bizitza eta osotasun fisikoa babesten laguntzen dute; bestaldetik, baita jatorriko lurraldean giza eskubideen aldeko prozesuei eusten ere, harrera-herrialdeetako antolakunde, mugimendu eta erakundeekin lotura eratuz. Era berean, defendatzaileek mundu bidezkoago eta parekideagoa eraikitzeko orduan egiten duten ekarpen garrantzitsua aintzatesten dute.
Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez, Giza Eskubideen defendatzaileei aldi baterako harrera egiteko euskal programa bat garatzen du 2011. urteaz geroztik. Babesteko Euskal Programa tresna bizia da, etengabe berrikusten eta eraikitzen ari dena. Giza eskubideen defendatzaileak babestea erantzukizuna baliatzea eta etengabeko erronka da. Programa, gaur egun, erakundeen, antolamenduaren eta erkidegoaren eremutik, Euskadin eta beste herrialde eta eskualde batzuetan babes- eta elkartasun-tresna hori moldatu duten ahots ugariren emaitza da.
Giza eskubideen defentsan jazarpena eta mehatxuak pairatzen ari diren edo pairatzeko arriskua bizi duten gizarte erakundeekin lotura duten pertsonak Euskadin aldi baterako jasotzera bideratuta dago programa hau.
Giza Eskubideen defentsan lan egiten duten pertsonen babesa eta segurtasuna sendotuko duten tresnak sortzen laguntzeko helburu nagusiarekin, programak hiru helburu zehatz ditu:
- Euskadin aldi baterako harrera-prozesua egitea (laguntza psikosoziala)
- Erakundeekin eta gizarte eragileekin harremanetarako eta ekitaldi publikoen agenda politikoa antolatzea harreran hartutako pertsonaren elkarte sarearentzat “babes eta alerta” gisa eta jatorrizko herrialdearen gatazka egoerari buruz sentsibilizazio eta salaketa moduan.
- Herrialdearen sare soziala indartzea “trebakuntza eta formakuntza”ren bidez.
2025eko Deialdia
- Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko irailaren 16tik urriaren 16ra, biak barne
- Ohiko galderak (PDF, 144 KB)
Dokumentuak
- Giza eskubideen defendatzaileen programa
- Giza Eskubideen defendatzaileen testigantzak 1. Elghalia Djimi. Mendebaldeko Sahara / Sahara Occidental
- Giza Eskubideen defendatzaileen testigantzak 2. Danelly Estupiñán Valencia. Kolonbia
Segimendu misioak
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa, Jarraipen misioaren txostena, Kolonbia 2024
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa, Jarraipen misioaren txostena, Guatemala 2023
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa, Jarraipen misioaren txostena, Honduras 2023
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa, Jarraipen misioaren txostena, Colombia 2022
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa, Jarraipen misioaren txostena, Colombia 2019
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena, Honduras 2019
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Colombia 2018
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Honduras 2017
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Colombia 2016
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Peru 2016
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Guatemala 2015
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Colombia 2015
- Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko Euskal programa. Jarraipen misioaren txostena. Colombia 2014