Gernikako Arbolaren Gurutzea
"Gernikako Arbolaren Gurutzea - Cruz del Árbol de Gernika" goraipamena maiatzaren 2ko 86/1983 Dekretuaz sortu zen, eta bere helburua hau da: Euskal Herrikoak izanda edo euskal jatorria izanda -izaera politiko hori izan zein ez-, Euskadiren nortasuna defendatzen eta berreskuratzen nabarmendu direnei eta, orokorrean, gizarte, ekonomia eta kulturaren alorrean egindako lan bikainagatik eta lortu duten ospeagatik nabarmendu direnei saria ematea.
Egindako goraipamenak
- Miguel Hernández Ocanto jauna - (92/1983 Dekretua, maiatzaren 16koa). Caracasko Barruti Federaleko gobernadorea (Venezuelako Errepublika).
- Jesús María de Leizaola Sánchez jauna - (179/1986 Dekretua, abuztuaren 14koa). Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia.
- Manuel Lekuona jauna - (279/1987 Dekretua, abuztuaren 6koa). Euskaltzainburu ohia (Hil ostean).
- José Miguel de Barandiarán jauna - (374/1987 Dekretua, abenduaren 15ekoa). Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.
- Rafael Caldera jauna - (342/1995 Dekretua, uztailaren 4koa). Venezuelako Errepublikako lehendakaria.
- Ramón Rubial Cavia jauna - (11/1998 Dekretua, otsailaren 3koa). Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari ohia.
- José Antonio de Aguirre y Lekube jauna - (63/2010 Dekretua, martxoaren 2koa). Eusko Jaurlaritzaren lehenengo lehendakaria.
- Carlos Garaikoetxea Urriza jauna - (209/2011 Dekretua, urriaren 18koa). Demokrazia berrezarri ondoko Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria.
- José Antonio Ardanza Garro jauna - (184/2012 Dekretua, urriaren 2koa). Demokrazia berrezarri ondoko Eusko Jaurlaritzaren bigarren lehendakaria.