Eusko Jaurlaritza

Gailu mugikorretarako aplikazioen Estilo eta Diseinu Gidaliburua

Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Splash Screen edo hasierako kargan agertzen den pantailan txertatuko da. Gomendatutako logotipoa armarria bakarrik daramana da (bertikalean zentratutako marka).

Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Material grafikoa Adobe FreeHand formatuan eskatzeko: s-publicidad@ej-gv.es

Irudiaren tamainak marka ondo ikustea ahalbidetu behar du. Gomendatutako neurri txikiena pantailaren azaleraren %25 da.

Beste logotipoekin batera agertu

Hasierako karga-pantailan sailaren edo erakundearen beste logotiporen bat txertatu nahi denean, hau Eusko Jaurlaritzarena baino handiagoa izan daiteke, baldin eta aurretik aipatutako gutxienezko neurriaren baldintza betetzen bada.

Diseinu-gidaliburuak sistema eragileen arabera:

Elebitasuna:

Aplikazioaren informazioa eta zerbitzuak EAEko bi hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) erakutsiko dira osorik eta bertsio banatuetan.

Hizkuntza irizpideak:

Euskararen erabilera ez sexistaren gidan adierazitakoa hartuko da kontuan.