Gailu mugikorretarako aplikazioak eskatzeko prozedura
[Deskargatu eskaera-prozeduraren infografia (PDF, 743 KB)]
Eskaera-prozeduraren xehetasunak
- Eskatzaileak, sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren bitartez (informatika arloko arduraduna), Web Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar du egitasmoa ezagutarazteko. Eskatzaileak egitasmoaren helburuak, erabiltzaileak eta gaia zehaztuko ditu.
- Web Zerbitzua eta EJIEko Laguntza Teknikoak eskatzaileari aplikazioa garatzeko kontuan hartu beharreko diseinu eta garapen betekizunak helaraziko dizkiete.
- Behin egitasmoaren garapen egokiena adostuta, eskatzaileak gidaliburu hauek izango ditu eskura: Estilo eta Diseinu Gidaliburua eta Jarraibide Teknikoen Gidaliburua.
EJIEko Laguntza Teknikoa aplikazioak gaurkotu eta dagozkien dendetan (Store-tan) argitaratzeaz arduratuko da, betiere, Eusko Jaurlaritzaren kontua erabilita.