FEMPA - Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa
Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa EBko itsas, arrantza eta akuikultura politiken funts berria da, eta 2021-2027 aldirako proposatu da, aurreko Europako Arrantza Funtsaren ordez. 2021eko uztailaren 7an, Funts hori 2021-2027 aldian arautuko duen Erregelamendua onartu zen (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamendua).
FEMPAren erregelamendu espezifikoaren 3. artikuluak Batasunak 2021-2027 aldirako itsas, arrantza eta akuikulturaren arloan aintzat hartzen dituen lau lehentasunak jasotzen ditu. Lehentasun horiek arrantzaren, akuikulturaren eta horiekin lotutako beste jarduera batzuen garapen jasangarriaren helburua betetzea dute helburu, eta, era berean, helburu espezifikoetan banatzen dira.
FEMPAk EAP eta Batasunaren itsas politika aplikatzen lagunduko du. Lehentasun hauek izango ditu:
1. lehentasuna: Arrantza iraunkorra sustatzea eta uretako baliabide biologikoak berreskuratzea eta kontserbatzea.
2. lehentasuna: Akuikulturako jarduera iraunkorrak sustatzea, bai eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea ere, horrela Batasuneko elikagaien segurtasunari lagunduz.
3. lehentasuna: Ekonomia urdin iraunkorra ahalbidetzea kostaldeko, uharteetako eta barrualdeko eremuetan, eta arrantza- eta akuikultura-komunitateen garapena sustatzea.
4. lehentasuna: Ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea eta itsaso eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu jasangarrian kudeatuak izan daitezen ahalbidetzea.
FEMPAk estatu kideei eskatzen die inbertsioa egin dezatela arrantzaren eta akuikulturaren sektoreak lehiakorragoak izan daitezen eta ekonomia urdin iraunkorra eta merkatu eta teknologia berriak garatzeko. Biodibertsitatea babestea eta lehengoratzea ere lehentasunen artean daude.
EUROPAKO ERKIDEGOKO ARAUDIA FEMPA
FEMPA PROGRAMA
- FEMPA programa (Batzordeak 2022/11/29an onartua)
- FEMPA Programa Espainian onartzeko Batzordearen erabakia (CCI 2021ES14MFPR001)
FEMPA HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
- Hautatzeko irizpideak (2023ko ekaineko dokumentu kontsolidatua)
Azken aldaketako data: