Osasun-erantzukizuneko neurriak
Maskara nahitaez erabili beharko dute sei urtetik gorako pertsonek erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein espaziotan. Aire zabaleko espazioetan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, baldin eta pertsonen artean betiere 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantentzea ezinezkoa bada, bizikideen taldeen kasuan izan ezik. Ondorioz, maskara nahitaez erabili behar da jendetza biltzen den hiri-eremu guztietan.
Maskara erabiltzea salbuetsita dago naturaguneetan, baldin eta bizikide ez diren beste pertsona batzuekin pilaketarik edo elkartzerik gertatzen ez bada.
Era berean, aplikatzekoak izango dira maskarak ez erabiltzeko arrazoiak eta kasuak, betiere 13/2021 Errege Lege Dekretuaren lehenengo artikuluak aldarazitako 2/2021 Legearen 6. artikuluan legez aurreikusitako eran. Kasu horietan, norbaiti eskatzen zaionean egiaztatu dezala maskara erabiltzetik salbuetsita dagoela, desgaitasun- edo mendekotasun-maila adierazten duen agiri baten bidez dokumentatu beharko du egoera hori, edo, bestela, horretarako egindako mediku-ziurtagiri baten bidez
2 neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa
Bai. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, janariak edo edariak hartzeko unean soilik salbuesten da maskara erabiltzeko betebeharra. Bestela, uneoro erabili behar da, bai barnealdeetan, bai terrazetan.
Lehen esan bezala, maskararen derrigorrezko erabilera honako leku hauetan aplikatzen den neurri bat da: joko-establezimenduak, txokoak eta elkarte gastronomikoak, lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak, eta diskotekak eta gaueko aisia-establezimenduak. 2. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa
Edozein kirol-jarduera egiten denean, kasu hauetan salbuesten da maskararen erabilera: naturaguneetan, hiri-ingurune periferikoetan (oinezkoen elkartzerik gabe), igerilekuetan (igeri egitean), taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoaldeko intentsitate handiko jarduera fisikoetan (aparteko uneetan).
Gainerako kirol-jardueretan (makina-aretoak, jarduera programatuak, ikastaroak eta abar) derrigorrezkoa da maskara erabiltzea jarduerak esparru itxietan egiten direnean (kiroldegiak edo gimnasioak).
2. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa
Derrigorrezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoek maskara erabiltzea bidaiarientzako edozein garraiobide erabiltzen denean, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, salbuespen legalen kasuan izan ezik. Ez da derrigorrezkoa izango garraio pribatuan maskara erabiltzea bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Garraioko profesionalak jantzita eraman beharko du maskara zerbitzuak irauten duen bitartean, baldin eta bere lan-espazioa ez badago bidaiari-leku propio edo babes-manpara batez banatuta publikoarengandik.
2 neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa
Maskara erabiltzeaz gain, barnealdeak etengabe aireztatu behar dira, eta pertsonen arteko distantzia mantendu eta eskuak garbitu. Jende-pilaketak saihestu behar dira, eta txertaketan parte hartu, kontaktuen jarraipenean lagundu eta berrogeialdiak eta isolamenduak bete.
1 neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa
Bai. Kutsatutako pertsonak eta haiekin kontaktua izan dutenak behartuta daude Euskadiko COVID-19aren kasuei eta kontaktuei buruzko zaintza-sarea arakatzen eta haren trazabilitatea egiten laguntzera. Hori dela eta, herritarrei eskatzen zaie zorroztasun handiz erantzun diezaietela jarraipenaren arduradunek zuzentzen dizkieten deiei, eta eskatutako informazio guztia eman dezatela, ahalik eta azkarren eta egiazkotasun handienarekin.
Pertsona guztiek bete beharko dituzte osasun-arloko agintarien edo zerbitzuen jarraibideak, baita Osasun Sailarenak ere, indarrean dauden protokoloen arabera. 6. neurria, Osasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 6ko Aginduaren eranskinekoa
Info gehiago: https://www.euskadi.eus/nola-jokatzen-dut/web01-a2korona/eu/
2021eko azaroaren 16ko Aginduak, Osasuneko sailburuarenak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzioari buruzkoak, COVID-19 kutsatzeetan 14 eguneko tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gorakoa den udalerrietan, hartu beharreko neurrien bigarren atalean ezartzen du ?beste administrazio publiko batzuen eskumenak eta haiek eskumen horiek baliatzean hartzen dituzten neurriak behar bezala errespetatuz udalerriak 100.000 biztanleko 150 kasu baino gehiagoko intzidentzia duen bitartean? jarduera guztiak bertan behera utzi edo aldi baterako atzeratu ahal izatea, horien esparrua edozein dela ere, baldin eta udalagintariek aurreikusten badute ezin izango dela bermatu urriaren 6ko Aginduaren eranskinean aurreikusitako prebentzio-neurriak beteko direla.
Oinarrizko prebentzio-neurriak beteko direla (maskara erabiltzea bereziki) bermatzea oso zaila ikusten den ekitaldiak edo jarduerak hauek dira: janariak edo edariak hartuko direla aurreikusita dutenak.
Azken aldaketako data: