Arautegia
InprimatuAKORDIOA, 2007ko azaroaren 19koa, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoko administrazio kontseiluarena, jabetza publikoko fitxategien eraketari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Euskal Trenbide Sarea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 315
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2007/11/19
- Argitaratze-data: 2008/01/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomνa; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Antonio Aiz Salazar jaunak, Zuzenbide Pribatuko Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoko Administrazio Kontseiluko Idazkariak, honako hau
Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko honi dagokion izaera pertsonaleko datuen babesari buruz indarrean dagoen araudi nagusia, Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Jabetza Publikoko Izaera pertsonaleko datuen fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren eraketarako otsailaren 25eko 2/2004 Legea eta arauzko garapenak direla.
2004ko martxoan indarrean sartu zen Jabetza Publikoko Izaera pertsonaleko datuen fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren eraketarako otsailaren 25eko 2/2004 Euskal Legea.
Araudi horretan biltzen diren alderdi garrantzitsuenak honako honetan laburbil daitezke:
Euskal Legearen xedeak, Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren jarraibide berberak ditu, eta bere helburua, pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea da, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona eta familia mailako ohoreari eta intimitateari dagokienez, batez ere.
2. artikuluak Legearen aplikazio eremua araupetzen du, eta ondorioz datuen babesaren printzipioak, jabetza publikoko fitxategien tratamendua, Datuen Babeserako Euskal Agentzia eta haren araupetzea eta arau hausteen eta zehapenen sistema araupetzen ditu.
5. eta 6. artikuluek proportzionaltasun, kontsentimendu eta informazio printzipioak ezartzen ditu, edozein administraziok, erakunde publikok edo toki korporaziok egiten duen datuen bilketari dagokionez.
Euskal Legeak, 15/1999 Lege Organikoaren jarraibideei jarraituz, bere 7. artikuluan ezartzen du ezinbestekoa dela jarduera prozedurak ezartzea datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko erakunde publikoaren barruan, eta horiek Segurtasunezko Agiri batean bildu beharko direla.
8. artikuluan, interesatuek, edozein administraziok, erakundek edo korporaziok bere esku dituen beraien datuetara sartzeko eta haien aurka jartzeko, haiek aldatzeko edo baliogabetzeko dituzten eskubideak biltzen dira. Horrez gain, eskubide horiek burutzea bermatuko duten jarduketa prozedurak ere biltzen dira.
Aurretik azaldutakoa ikusirik, Administrazio Kontseilu honek, 2007ko azaroaren 19an burututako lan saioan, honako akordio hau hartu du, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion eskumenak kontuan izanik:
Legearen xedea interesatuen pertsona eta familia mailako intimitatearen babesa da, beraien datu pertsonalen tratatze informatizatuaren aurrean, eta lege barruan fitxategi guztiak sartzen dira, informatizaturik egon edo ez.
Datu pertsonalen tratatzea, pertsonen askatasun publikoen eta oinarrizko eskubideen multzoaren aurrean babesten da, haien intimitatearen eremuan, batez ere.
Interesatuen eskubideen barruan sartzen dira beraiei buruzko datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta baliogabetzeko eta haien aurka agertzeko eskubideak.
Lege horrek indartu egiten du interesatuek, beraien datuak tratatuak izateko eman beharreko baimena, eta jakinarazten da baimen hori librea izan beharko dela, zalantzarik gabea, beren beregikoa eta informatua.
(Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean Erregistratu beharreko Fitxategiak)
Zirkulaziorako Homologaturiko Kanpoko Langileak.
Bideo zainketa irudiak.
Audio grabazioak.
Aholkularitza Juridikoa.
Desjabetzeei dagokien Kudeaketarako laguntza.
Ekonomiaren Kudeaketa.
Tren edo Tranbia instalazioen Erabiltzaileen erreklamazioak.
Merkataritza Kudeaketa.
Giza Baliabideak.
Komunikabideak.
Baimenak.
Kanpoko Lanen eskariak.
Hirugarrenak.
Artxibategi Orokorra.
Bisiten liburua.
Zirkulaziorako Homologaturiko Kanpoko Langileei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Ustiapen Zuzendaritza.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: Zirkulaziorako Homologaturiko Kanpoko Langileak. Zirkulazioari buruzko prestakuntza ikastaroetan parte hartzen duten langile homologatuei buruzko identifikazio datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: MS Office, Excel batez ere, eta paperean dauden agiriak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Zirkulaziorako homologaturiko langileei zuzendutako ikastaroen antolakuntza eta erakundeko instalazioetara sartzeko eta bertan lan egiteko baimena duten langileen kudeaketa eta kontrola.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: Zirkulazio ikastaroetan parte hartzen duten langileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera edo legezko ordezkaria.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Bideo zainketa irudiei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Ustiapen Zuzendaritza.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta deskribapena: Bideo Zainketa Irudiak. Euskal Trenbide Sareko instalazioetatik dabiltzan erabiltzaileen, langileen eta bestelakoen irudiak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: Informatizatua.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: Vigilant Viewstation aplikazioa eta irudien GIS aplikazioa.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak (irudia).
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Segurtasuna eta instalazioetarako sarrera kontrola.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: Euskal Trenbide Sareko instalazioetatik dabiltzan erabiltzaileak, langileak eta bestelakoak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera.
Bilketarako prozedura: segurtasun kamerak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Audio grabazioei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Ustiapen Zuzendaritza.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: audio grabazioak. Aginte postuko edo kontrol aretoko telefonoetan grabaturiko elkarrizketak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: Informatizatua.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: Racal Mirra aplikazioa.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak (ahotsa).
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Erantzukizuna zehaztu zirkulazioan zerbait gertatuz gero.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: Aginte postuan edo kontrol aretoan dauden langileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera.
Bilketarako prozedura: audio grabazioen aplikazioa.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Aholkularitza Juridikoari buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Aholkularitza Juridikoa.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta deskribapena: aholkularitza juridikoa. Ukitutakoen edo sail honekin era juridikoan erlazionaturiko beste edozein pertsonaren datuak, identifikazioari, osasunari, erreklamazioei, gertakariei, istripuen parteei, eta abarri buruzkoak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: merkatuko aplikazioak, MS Office, eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: maila altua.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datumotak):
Espedienteetan egon daitezkeen mota guztietako datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Euskal Trenbide Sarearen aurka ezarritako salaketak, kexak eta gertakariak izapidetzea eta konpontzea.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: aurkeztutako gertakarietan, kexetan edo salaketetan interesaturik dauden edo parte diren pertsonak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera edo legezko ordezkaria.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Desjabetzeei dagokien Kudeaketarako laguntzari
buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Aholkularitza Juridikoa eta Plangintza eta Proiektu Zuzendaritza.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: desjabetzeei dagokien kudeaketarako laguntza. Desjabetu daitezkeen higiezinen jabeen katastroan dauden identifikazio datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: MS Office, batez ere Word eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: maila altua.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Ezaugarri Pertsonalen Datuak.
Gizarte abaguneei buruzko datuak (jabetzak-higiezinak).
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Desjabetzea egiten duen administrazioari laguntza ematea, haien kudeaketan.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: higiezinen jabeak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: Herri Administrazioa.
Bilketarako prozedura: Erregistro Publikoak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Ekonomiaren Kudeaketari buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Ekonomia-finantza saila.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta deskribapena: ekonomiaren kudeaketa. Euskal Trenbide Sarearekin ekonomikoki erlazionatutako bezeroen, hornitzaileen eta bestelakoen identifikazio, harreman eta banketxe datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: SAP aplikazioa, eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: maila ertaina.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Ekonomiari, finantzei eta aseguruei buruzko datuak.
Ondasunen eta zerbitzuen transakzioei buruzko datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Ekonomiaren kudeaketa, kontratazioa, fakturazioa eta diruzaintza.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: bezeroak, erabiltzaileak eta hornitzaileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera edo legezko ordezkaria.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Tren edo Tranbia instalazioen Erabiltzaileen
erreklamazioei buruzko fitxategia.
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Aholkularitza Juridikoa.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta deskribapena: tren edo tranbia instalazioen erabiltzaileen erreklamazioak. Euskal Trenbide Sareko erabiltzaile diren pertsonen identifikazio, harreman, kexa edo iradokizunei buruzko datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: neurrira garatutako aplikazioa eta paperean dauden erreklamazio orriak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Instalazioen erabiltzaileek aurkeztutako kexen, erreklamazioen eta iradokizunen arreta.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: erabiltzaileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera edo legezko ordezkaria.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Merkataritza Kudeaketari buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Giza Baliabideen Zuzendaritza.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: merkataritza kudeaketa. Merkataritza intereseko kontaktuen identifikazio datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: Excel, eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Merkataritza informazioari buruzko datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Merkataritza Kudeaketa.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: bezero edo esleipendun izan daitezkeenak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera edo legezko ordezkaria.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Giza Baliabideei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Giza Baliabideen Zuzendaritza.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: giza baliabideak. Identifikazio eta laneko datuak, nominei eta familiari buruzko titulazioak, egotearen kontrola, laneko arriskuen prebentzioa eta prestakuntza.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: SAP kudeaketa aplikazioa, presentziaren kontrolerako aplikazioa eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: maila altua.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
Era berezian babesturiko datuak.
Datu akademikoak eta profesionalak.
Enpleguaren xehetasunen datuak.
Ekonomiari, finantzei eta aseguruei buruzko datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Giza Baliabideen kudeaketa integrala.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: langileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera edo legezko ordezkaria.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Komunikabideei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Komunikazio Saila.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: Komunikabideak. Kazetarien identifikazio datuak eta datu profesionalak eta harremanak komunikabideetan.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: MS Office-ko aplikazioak eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Komunikabideek jende aurrera Erakundearen lanei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko jakinarazpenak argitara ditzan, eta, horrez gain, Urteko Memoria eta barneko informazioaren banaketa.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: harremanetako pertsonak komunikabideetan.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera, komunikazioaren gidaliburu profesionala.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Baimenei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Patrimonio.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta deskribapena: Baimenak. Hirigintzako plangintzetarako baimenen eskatzaileen identifikazio datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: MS Office-ko aplikazioak eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Baimenen artxiboa eta erregistroa edo hirigintza plangintzei buruzko aurrekariak.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: baimenen eskatzaileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Kanpoko Lanen eskariei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea Patrimonio.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: kanpoko lanen eskariak. Trenbidearen jabari edo babes gunean obra edo instalazioren bat burutzeko baimena eskatu duten eskatzaileen identifikazio datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: Ondareari buruzko Datu Baseen Aplikazioa eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: eskatutako obra edo instalazioa trenbiderako bateragarria edo kaltegarria den aztertzea, eskatutakoa bideragarri den ala ez erabakitzea edo eskatutakoa burutzeko baldintza teknikoak ezartzea.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: eskatzaileak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Hirugarrenei buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta deskribapena: hirugarrenak. Sektorean interesgarri diren kontaktuen identifikazio datuak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: Excel eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Sektorean interesgarri diren kontaktuak ezartzea, presidenteordeak hirugarrenekin izan beharreko harremana erraztea (bilerak prestatzea), erosketak
Ukitutako pertsonak eta taldeak: harremanetarako pertsonak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Artxibategi Orokorrari buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: artxibategi orokorra. Izaera pertsonaleko datuak dituzten amaitutako dokumentu edo espediente guztiak.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paperean eta eskuz landuriko datuak daude.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: MS Access-en menpeko kudeaketa aplikazioa eta paperean dauden dokumentuak.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: maila altua.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Espedienteetan egon daitezkeen mota guztietako datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Euskal Trenbide Sarearen dokumentuen eta espedienteen artxibatzea eta zainketa.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: espedienteetan datuak dituzten pertsonak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera, Herri Administrazioa.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Bisiten liburuari buruzko fitxategia
Fitxategiaren ardura duen organoa, erakundea edo administrazio agintaritza: Euskal Trenbide Sarea.
Sortzen dei buruzko fitxategiaren izena eta des-kribapena: bisiten liburua. Bisiten erregistro liburua. Bertan bisitariaren eta berak bisitatzen duen pertsonaren identifikazio datuak agertuko dira.
Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: biak. Datu informatizatuak eta paper euskarrian daude, eta eskuz egindakoak izango dira.
Fitxategia zein informazio sistematan dagoen: Paperean daude datuak, Bisiten liburuan eta SQL datu-baseen aplikazioan.
Aplikatzen diren Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
Fitxategiaren oinarrizko egitura (sartuko diren datu motak):
Identifikazio izaera duten datuak.
Fitxategiaren xedearen deskribapen zehatza eta harentzako aurreikusten diren erabilerak: Bisitarien kontrola eta erregistroa.
Ukitutako pertsonak eta taldeak: bisitariak.
Datuen bilketaren Jatorria eta Prozedura:
Datuen jatorria: interesatua bera.
Bilketarako prozedura: Inkestak edo elkarrizketak. Galdetegiak edo kupoiak.
Datuak lagatzea: Legeak aurreikusitakoak baino ez.
Datuen Nazioarteko Transferentzia: Ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak burutu beharko diren organoa, zerbitzua edo unitatea: Interesatuek Datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubideak eskatu ahal izango dituzte idazki bat zuzenduz honako helbide honetara: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Konpostelako Santiago kalea, 12, 5. solairua. Bilboko 48003 P.K. (Bizkaia).
Eta jende aurrera agertzen da, ondore guztietarako eta guztiek horren berri izan dezaten.
Bilbao, 2007ko azaroaren 26a.
EUSKAL TRENBIDE SAREKO ADMINISTRAZIO
KONTSEILUKO IDAZKARIA.