MIEZ - Medikamentu informazioko Euskal Zentroa arloari buruz
Medikamentu Informazioko Euskal Zentroa 1986an sortu zen. EAEko osasun arloko profesionalentzat medikamentuei buruzko informazioan erreferentziako zentroa da. MIEZen funtzioak informazio ebaluatu eta independentea emanez botiken erabilera arrazionala sustatzera bideratuta daude. Horretarako, osasun arloko profesionalei informazioa eskaintzen dieten hainbat argitalpen ditu.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
Kontsulta terapuetikoak
CEVIME-MIEZek profesional sanitarioek planteatutako kontsulta terapeutikoak ebazten ditu, medikamentuari buruzko edozein arlotan: konposizioa, indikazioak, kontrako erreakzioak, interakzioak, farmakozinetika, legeria... Profesional sanitarioa bazara, eta kontsultaren bat egin nahi baduzu, sakatu: cevime-san@euskadi.eus