Estatistika Organoaren aribideko inkestak

Aribideko inkesten informazioa

  1. Ongi Etorri!

  2. Inkestei erantzuteko betebeharra

  3. Isilpekotasuna eta segurtasuna

  4. Edozein zalantza argitzeko

Ongi etorri!

Atal honetan gure inkestak bete behar dituztenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Estatistika Organoaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu  gure inkesta baten laginaren barruan zaudela esanez,  eta "derrigorrezkoa al da?".  "Nire datuak seguru al daude?", "Ez dut galdera hau  ulertzen…"  bezalako zalantzak badituzu,  hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak  argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edo horiek konpontzen laguntzeko mintzakideak.

Datuak biltzea ezinbestekoa da prozesuaren amaieran  kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko.  Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa  da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta,  zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Eustaten. Ondorioz,  galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate  ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu da.

Itzuli 

Egun martxan dauden inkestak

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden  inkesten zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua  eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari  buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko modu ezberdinak eskaintzen dira:

Inkestaren izena Amaiera-data Telefonoa Organo Estatistikoaren kontaktua PDF On-line Informazio metodologikoa Bestelako informazioa

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika. Udalak

2024ko 4. hiruhilekoa

2025/02/16

900 101 619

lotura

EEEBE-ren galde-sortak

lotura

lotura

Informatzaileentzako informazioa

Aurreko edizioen emaitzak

Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika.

Sustatzaileak 2024-2025

2025/12/31

900 101 619

lotura

EEEBE-ren Sustatzaileen galde-sortak

lotura

Informatzaileentzako informazioa

Aurreko edizioen emaitzak 

Alokairu-erregimeneko etxekoen unitateei egindako inkesta 2024

2025/02/28

900 102 219

lotura

ALOKAIN-en galde-sortak

lotura

Informatzaileentzako informazioa

Aurreko edizioen emaitzak

Inkestei erantzuteko betebeharra

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 9tik 16rako artikuluetan aurki daiteke.

Itzuli 

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea; zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (leiho berri batean irekitzen da); eta 3/2018 Lege Organikoa(leiho berri batean irekitzen da), abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Itzuli

Edozein zalantza argitzeko

 Edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke

Itzuli 

Azken aldaketako data: