Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatutako jardueren aitormen interes zientifikokoa

Deskribapena


Osasun Sailak osasun-interesa aitortu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren eta osasunarekin zerikusia duten zientziak eta teknikak sustatzea, aplikatzea eta zabaltzea helburu duten ekitaldi zientifikoena (hala nola, konferentziak, biltzarrak, bilerak, jardunaldiak eta sinposioak).

Onarpen honen irismenetik kanpo geratzen dira helburu nagusia prestakuntza duten ikastaroak eta bestelako jarduerak.


Interes Sanitarioaren Onarpena

Osasun-intereseko aitorpena eskatzeko, eskabide-inprimakia bete behar da, dokumentazioa aurkezteko jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Eskaera telematikoki egin behar da, orrialde honetan bertan agertzen den estekaren bidez. Izapidetzearekin jarraitu ahal izango da "nire kudeaketak" atalaren bidez, egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus).

Nori dago zuzenduta


  • Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko osasun-zerbitzuetako erakundeak
  • Nortasun juridiko propioa duten erakunde publiko edo pribatuak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Interes Sanitarioaren Onarpena: 0105702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Osasun-intereseko aitorpena eskatzeko, eskabide-inprimakia bete behar da, dokumentazioa aurkezteko jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Eskaera telematikoki egin behar da, orrialde honetan bertan agertzen den estekaren bidez. Izapidetzearekin jarraitu ahal izango da "nire kudeaketak" atalaren bidez, egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus).

  • a) Programa zientifikoa, zeinak jasoko baititu helburuen deskribapena, batzorde zientifikoaren osaera (kideak sexuaren arabera bereizita), egingo diren txosten edo komunikazioen laburpenak, parte hartuko duten txostengileak eta zer hizkuntza erabiliko diren egintzan. Erakundearen titular eta enplegatuei buruzko informazioa, sexuaren arabera bereizita. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean ekitaldia antolatzen duen pertsonak edo erakundeak izandako bilakae­rari buruzko informazioa.
  • b) Erabiliko den komunikazio-sistema edo -plataformaren deskribapena, ezaugarriak zehaztuta (funtzionaltasuna, irisgarritasuna...), aurrez aurre egingo ez diren jarduerei buruzko informazioa (hizlariak eta parte-hartzaileak aldi berean presente egotea), landuko den gai edo teknikari buruzko elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa egongo dela bermatzeko, prozesu sozial gisa hartzen baita, eta ez bakarkako lan gisa.
  • c) Aurrekontu ekonomikoa, eta hor adierazi behar da: aurreikuspenen arabera zenbat pertsona bertaratuko diren, zenbateko kuotak izango diren eta, hala badagokio, bestelako finantzaketa-itu­rririk eman zaien edo eskatu duten. Finantzaketa pribatua izanez gero, erakunde eskatzaileak interes-gatazken deklarazioa egin beharko du, eskabidean adierazitakoarekin bat etorriz.
  • 1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, halakorik badago.
  • 2. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • 3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko onartu bat duzula.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Erakunde antolatzaileak behin betiko programa eta egintzaren emaitzen memoria bidaliko dizkio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari, amaitu eta 30 egun balioduneko epean. Memoria horretan parte-hartzaileen kopurua adieraziko da, sexuaren arabera bereizita.

Finantzaketa pribatua izanez gero, bertaratutakoei emandako materialaren kopia ere bidali behar dute elektronikoki, nahikoa da argazki bat ateratzea (aurretik eta atzetik).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk