Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak erronka sozialei emandako erantzunak

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

EHSSko erakundeek zaurgarritasun egoera berezian edo arriskuan dauden pertsonen, babesgabeen, mendekotasuna dutenen, bazterkerian daudenen edo desgaitasuna dutenen errealitate eta behar sozialei erantzuten diete haien jardueraren bitartez, bai zerbitzuak eskainiz, bai eragin sozialarekin lotura duten bestelako gizarte-funtzioak eginez. Hala, gizarte-erronkei ere erantzuten diete, esparru zabalagoan.

Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Eskubide Sozialen Europako Zutabea erreferentziatzat hartuz, ikerketa-proiektu honen xedea EHSSko erakundeen lana ulertzeko eta horiengana gizarte-erronken eta -desafioen ikuspegitik hurbiltzeko esparru alternatiboa eskaintzea da. Izan ere, horietan kokatu behar da haien zeregina, bideratu/baldintzatzen duten errealitate eta gizarte-eraldaketekin lotuta.

Horren asmoa erronka horiei erantzuteko EHSSk egiten duen ekarpena ikusaraztea da, gizarte-eraldaketarako eragile esanguratsu gisa duen rola erakustea eta bere identitate partekatua eta posizionamendua indartzea, beste interpretazio-gako batzuetatik.

Proiektuaren helburuak hauek dira:

  1. Interpretaziorako esparru zabala eskaintzea erantzuten dituzten erronka sozialen inguruan EHSSko erakundeek egiten duten lana ulertzeko. GJHak eta Eskubide Sozialen Europako Zutabea hartuko dira erreferentziatzat.
  2. Erakundeen gizarte-lana aztertzea, jorratzen dituzten erronka sozialen ikuspegitik eta GJHrekin eta Eskubide Sozialen Europako Zutabearekin lotuta.
  3. Elkarrekin gogoeta egitea eta gogoeta-esparru horrek eskain ditzakeen erakundeen arteko loturak eta sinergiak identifikatzea.

Atxikitzen zaion plana

Planteatutako helburuak ikusita, proiektura ondoen egokitzen dena metodologia mistoa da, teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak konbinatzen dituena.

Hauek dira erabiliko diren teknikak:

  1. Erronka sozial nagusiei buruzko gogoetak partekatzeko pertsona adituekin egindako elkarrizketa sakonak. Elkarrizketa erdiegituratuaren gidoi batetik abiatuta, ikertzaile-taldeak hirugarren sektore sozialeko eta akademikoko adituak elkarrizketatuko ditu, beren ibilbide eta garrantziarekin, informatzaile aditu gisa, gizarte-erronka nagusiak mugatu ahal izateko. Informatzaile garrantzitsuei 7-9 elkarrizketa sakon egitea aurrez ikusi da.
  1. Ikerketarako testuinguruaren esparrua ezartzeko bigarren mailako iturrietatik datuak Estatistika-eragiketa desberdinetatik datuak jasoko dira gizarte-eraldaketaren eta identifikatutako erronka sozialen inguruko gaietara lehenengo hurbilpena egiteko: aldaketa sozio-demografikoak, giza jokabidearen aldaketen joerak, giza desberdintasunaren inguruko adierazleak, etab. Datu horiek proxie gisa erabiliko dira azterketa-helburuarekin duten lotura dela eta. Harreman horren arabera, testuinguru-elementuak sar daitezke.
  1. EHSSren datu diagnostikoak berriro testuinguruan HSSEBk Barometroaren/Liburu Zuriaren lan-prozesuetatik bilduta dituen datuetatik abiatuta, ikerketa horietan parte hartu duten erakundeen jardueraren azterketa zehatza eta xehea egingo da, hautemandako erronka sozialen araberako kategoriatan banatzeko. Besteak beste, erakundeek jarduera zer kolektibori zuzentzen dioten, zer zerbitzu eskaintzen dituzten edo eragin sozialarekin loturiko zer jarduera dituzten aztertzea proposatzen da. Hortik abiatuta, hainbat elementu osagarri hautemango dira, kategoriak ezarriko dira eta hautemandako erronka sozialei erantzuteko erakundeek duten jarduera “berrirakurtzeko” edo “berriro testuinguruan jartzeko” interpretazio-ariketa egingo da.

4. Eztabaida-taldeak. Erdi-egituratutako galderen gidoi batetik abiatuta, ikerketa-taldea erronka sozial berari    erantzuten dioten erakundeetako kideekin elkartuko da. Topaketarako eremua sortzea da eta erakunde  desberdinetako pertsona-taldeek parte hartzea da helburua (desberdinak tamainari dagokionez, jarduketa- arloari, jardueraren hartzailea den kolektiboari, etab.), elkarrekin erronka sozialaren inguruan gogoeta egin, ikuspegiak partekatu eta balizko sinergiak sortu ahal izateko.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Egungo gizarteak gero eta konplexuagoak dira eta dimentsio askotako gizarte-aldaketak bizi dituzte: sozialak, ekonomikoak, kulturalak, etab. Egun bizi ditugun arazo eta gizarte-aldaketa batzuek irudika dezaketen etorkizunaren inguruko kezka dago. Arlo sozialean, erronka ugari daude eta batzuk, biztanleriaren zahartzea edo familia-egituren aldaketak esaterako, nabariak dira duela urte batzuetatik. Beste batzuk, gizarte-arrakala digitalak edo nahi ez den bakardadea adibidez, bat-batean eta modu orokortuan geratu dira agerian Covid-19aren pandemiaren ondorioz.

Erronka eta gizarte-desafio horiek dakarten kezka dela eta, jasangarritasuna eta garapena bermatu ahal izateko konpromisoak lortzeko ahaleginak egiten ari dira. Garapen Jasangarrirako Helburuak edo Eskubide Sozialen Europako Zutabeak dira proposamen eta konpromiso zehatzak dituzten ekimen paradigmatikoen adibide. Geurera ekarrita, Eusko Jaurlaritzak erronka horietako batzuei aurre egiteko hedatu dituen estrategiak nabarmendu behar dira, hala nola erronka demografikoari lotutako GJHak eta Agenda 2030.

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
1. FASEA: Ikerketaren diseinua, esparrua eta justifikazioa Hasi gabe
2. FASEA: Landa-lana. Elkarrizketa sakonak, bigarren mailako iturrietako datuen azterketa, EHSSko datu diagnostikoen azterketa, eztabaida-taldeak Hasi gabe
3. FASEA: Azterketa eta txostena Hasi gabe
4. FASEA: Emaitzen transferentzia Hasi gabe