Eredu mistoko esperientziak mapatzea: erantzukizun publikoko Gizarte Zerbitzuak hornitzeko lankidetza publiko-sozialerako esperientzien azterketa
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Gure xedea lankidetza publiko-sozialaren esperientzien lehen mapatzea egitea da, gizarte-zerbitzuen arloan erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeko lankidetzan aritzen diren Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (aurrerantzean, EHSS) erakundeak identifikatu eta aztertzeko.
Horren bidez, elementu gehiago eskaini nahi dira, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren (aurrerantzean, GZES) zerbitzuen horniduran (diseinua, prestazioa, ebaluazioa eta hobekuntza) lankidetza publiko-pribatuko eredu mistoaren hedapena eta sendotzea jarraitu eta ebaluatzeko.
Eredu mistoa erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeko administrazio publikoen eta ekimen pribatuko erakundeen arteko lankidetza gisa ulertu behar da oro har, baita Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen dutenak ere, zehazki.
Atxikitzen zaion plana
Proposatzen den metodologiaren oinarria EHSSeko erakundeek eta zerbitzuen ardura duten administrazio publikoek online egindako galdetegiaren bidez lortutako informazioa da, eta bigarren mailako iturrietatik abiatuta dokumentazio lana egin da.
- Online galdetegia esploratzeko izango da eta erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeko lankidetzan aritzen diren EHSSeko erakundeei eta horietaz arduratzen diren administrazio publiko erantzuleei zuzenduta daude. Esploratzeko galdetegi horren xedea hiru lurralde historikoetako erakundeen eta administrazio publikoen laginaren informazioa lortzea da, besteak beste, dimentsio hauek identifikatzeko: esperientziaren helburua, oinarrizko ezaugarriak (eragileak, kontingentzia, kolektiboa, formalizatzeko instrumentua, iraupena, etab.), parte hartzeko esfera, balorazioa, ikaskuntzak eta hobetzeko ildoak.
- Hala badagokio, weba arakatuz identifikazio paraleloa egingo da. Bildutako informazioa onlineko galdetegi batekin osatzea da, betiere, proposamena esperientzien gaineko informaziora modu proaktiboan iristeko, online bilaketa sistematikoaren bitartez. Webgunea arakatzeko lan hori galdetegian lortutako emaitzen arabera dimentsionatu eta bideratuko da, osatu ahal izateko.
Emaitza gisa, bai online galdetegiaren bidez jasotako esperientzien mapatzea (webgunea arakatzearekin osatua), bai esperientzia guztien azterketa jasoko dituen txostena egingo da, balorazioa, ikaskuntzak eta eredu mistoa finkatu eta hedatzeko balizko ildoak biltzeko.