Eitzagako (Zaldibar) Bekoerreka errekaren zati batean 174 m³ banbu (Phyllostachys sp.) kentzeko lanak amaitu ditu URAk, 600 m²-ko eremuan. URAko ibaiak leheneratzeko eta kontserbatzeko eremutik egindako lanak dira, espezie horren hedapena kontrolatzeko eta espezie inbaditzaileen presentzia desagerrarazten saiatzeko. Lanak lau astez egin dira, eta 32.594 €-ko inbertsioa behar izan da.
Lehenik, aireko zatia motozerrarekin moztu zen, lurraren arrasean, eta, gero, lurpeko zurtoinen (edo errizomen) sustraiak kendu ziren, lurra mugitzeko atzerako hondeamakina bat erabiliz. Aireko hondakinak eta errizomak biomasa gisa erabiltzeko baimendutako kudeatzaileari eraman zitzaizkion. Gainera, eskuzko errepasoa egin zen, lurrean sakabanatuta gera zitezkeen errizoma-zati txikiak ateratzeko.
Ibaiertza lehengoratzeko, jutezko manta batez estalitako adarrak jarri ziren. Ibaiertzaren behealdean, adar-sortak lerrokatu ziren urarekiko paraleloan. Gainera, lur emankorra gehitu zitzaion kaltetutako eremuari, lehengoratzeko.
Oharra: Zaldibarreko Eitzaga auzoko Bekoerreka errekastotik 174 m³ Banbu kendu da (DOCX, 639 KB)