Meteorologia: Euskadik ahots propioa eta presentzia handiagoa izango du Europako erakundeetan eskumenaren transferentziaren ondoren, hala nola Epe Ertainerako Iragarpenaren Europako Zentroan

Argitalpen-data: 

Atzerritarrentzako lan-baimenen eta meteorologiaren eskumenek urrats berri bat gauzatzen dute Euskadiren autogobernuan.

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bildu dira Euskadiri bi eskumen berri eskualdatzeko: atzerritarrek lan egiteko hasierako baimenak eta meteorologia.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua eta Angel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa izan dira bileraren buru.

"Euskadik ahots propioa izango du, eta presentzia handiagoa Europako eta nazioarteko erakundeetan", ziurtatu du Ubarretxenak; izan ere, euskal erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute lantaldeetan, adituen batzordeetan, meteorologiari eta klimari buruzko nazioarteko foro eta proiektuetan, hala nola Munduko Meteorologia Erakundean (MME), Epe Ertainerako Iragarpenerako Europako Zentroan edo Lurraren Behaketen Taldean (GEO).

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea