Lehendakariak aldebiko bilera egin du Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentearekin, Batasuneko estatuburu guztiak biltzen dituen erakundearekin. Europako politikaren barruan maila goreneko agintariarekin bildu da, eta ordubetetik gora luzatu da, Euskadik EBrekin behar duen konplizitate politikoa bilatzeko, datozen garaietarako prestatzeko.
Imanol Pradalesek azpimarratu nahi izan du Euskadiren eta EBren artean maila politiko goreneko elkarrizketa mantendu ahal izan dela Euskadiri eragiten dioten hainbat gaitan, "Europa munduan dagoen egungo egoerari heldu ahal izan diogulako, baita euskal agendak Europan landu behar dituen gaiei ere".
Lehendakariak gogorarazi duenez, Euskadik erabaki-eremu horretan zuzenean eragiten dioten gaiak "negoziatzeko" helburuarekin betiere. "Oso garrantzitsua da Euskadik bere interesak Madrilen eta Bruselan defendatzea, herrialde gisa gure etorkizuna markatuko duten politikak erabakitzen diren mahaietan esertzea, eta, beraz, Euskadiren interesak defendatu behar dira, Europako politikak gero eta garrantzi handiagoa izango baitu euskal herritarren egunerokotasunean", berretsi du Pradalesek.
Bileran, Imanol Pradalesek Bruselako euskal agendari eragiten dioten zenbait gairi buruzko egoera trukatu du Antonio Costarekin: makroeskualde atlantikoa; industrializazio-sarea Europa osoan eta Euskadik zentzu horretan duen zeregina; euskararen ofizialtasuna; kohesio-funtsak; edo trenbide- eta energia-konektibitateak, besteak beste.
Imanol Pradalesek Bruselara egin duen bidaia ofizialean aurreikusitako hirugarren topaketa egingo du 14:00etan. Apostolos Tzitzikostas Garraio Jasangarri eta Turismoko komisario europarrarekin izango da, eta 16:10ean itxiko du laugarren eta azken bilera Terea Ribera Trantsizio Garbi, Justu eta Lehiakorrerako Europako Batzordeko presidenteorde exekutiboarekin.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea