Jauregi sailburuak ACICAE EAEko automobilgintzako klusterra jarri du erreferente gisa, Europan izan zen lehena, Euskadi ere lider izan dadin berrindustrializazioan eta sektorearen lehiakortasunean EBn

Argitalpen-data: 

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, ACICAE - Euskadiko Automozio Klusterra bisitatu du Zornotzako Boroa Enpresa Parkean, bertako jarduerak zuzenean ezagutzeko.

ACICAE Europako automobilgintzako lehen klusterra da, eta eredu aitzindaria da.

Sailburuak nabarmendu duenez, "Europan horrelako lehen klusterra sortu genuenean aitzindariak izan ginen bezala, aitzindariak izan gaitezke etorkizunari begira ere. Euskadi Europan berrindustrializazioaren aitzindari izan daitekeela aldarrikatzen dugu, kasu honetan Europako automobil-industriari etorkizun lehiakorra eskainiz ".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea