ERIH Industria Ondarearen Europako Sareko Euskadiko bi mugarri turistiko errealitate birtualarekin bisitatu ahal izango dira Euskadiko turismo-atarian, Bizkaia Zubiaz gain: Añanako Gatz Harana eta Euskotren Museoa

Argitalpen-data: 

Euskadiko turismo-atariak errealitate birtualeko proiektu bat abiarazi du, euskal industria-ondarearen hiru ikono mundu osoko bisitariei hurbiltzeko. Tresna berri honek teknologia eta kultura uztartzen ditu esperientzia berezi eta murgiltzaile bat eskaintzeko.

Aukeratutako hiru baliabideak 2 anchor point dira (ainguraketa-puntuak edo mugarriak), hau da, ERIHk (Industria Ondarearen Europako Sarea) interes berezikotzat jotzen dituen baliabideetako 2 (Gesaltza Añanako Gatz Harana eta Trenbidearen Euskal Museoa) eta hirugarrena Bizkaia Zubia da, Gizadiaren Ondarea dena.

Gesaltza Añanako Gatz Harana Europako paisaia kultural eta natural berezienetako bat da, 7.500 urte baino gehiagoko historia du berreskuratze-prozesu betean, eta askotan saritu dute, besteak beste, ERIHk 2019an emandako anchor point ziurtagiriarekin.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea