Eusko Legebiltzarrak onartu du EBri eskatzea elkartasuna izan dezala migrazioarekiko eta bere jatorrizko herrialdeen garapenarekiko, segurtasuna areagotu dezala immigrazio irregularra prebenituz, bisa erregularren sistema indartu dezala eta kupoei buruzko legeak egin ditzala

Argitalpen-data: 

Hona hemen legez besteko proposamenaren testua:

1 . Eusko Legebiltzarrak kezka agertzen du Europar Batasunean izandako azken migrazio gertakarien inguruan, eta elkartasuna adierazten die eragindako pertsonei.

2. Eusko Legebiltzarrak Europako erakundeei eskatzen die ezen, giza eskubideak beren ekimenen ardatz nagusitzat hartuta, ekintza hauei heltzeko:

a) Europako elkartasuna indartzea, migratzaileen jatorrizko herrialdeetan inbertsio ekonomikoko programak garatuz eta herrialde horiekiko garapenerako lankidetzara baliabide gehiago bideratuz.

b) Segurtasun-neurriak areagotzea, immigrazio irregularra prebenitzeko eta mafien eta pertsonen trafikoaren aurka borrokatzeko.

c) Migrazio zirkularreko politikak garatzea, kupoei buruzko legeak eginez EBko herrialde guztiekin.

d) Jatorrizko herrialdeekin bisa-sistema indartzen jarraitzea, immigrazio erregularra bultzatzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Legebiltzarraren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea