Europako Itsas eta Arrantza Funtsa: Eusko Jaurlaritzak hitzarmena luzatu du Estatuko erakunde batekin, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren banaketa-sisteman, EBko 5 egitura-funtsetako batean, bere eginkizunak betetzen jarraitze aldera

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa OAk, Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) ziurtapen-agintaritza den heinean, eta Euskal Autonomia Erkidegoak sinatutako hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoari, ziurtapeneko bitarteko organismoa delako, zenbait funtzio betetzeko agintzeko dena, luzatzeari.

2017an sinatu zen Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa OAren, Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) ziurtapen-agintaritza den heinean, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoari, ziurtapeneko bitarteko organismoa delako, zenbait funtzio betetzeko agintzeko dena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren erregelamenduak Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen ditu.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio eginkizun jakin batzuk kudeatzeko hitzarmena luzatzeari, ziurtapeneko bitarteko organismoa den heinean. Luzapen berria 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko otsailaren 15era arte egongo da indarrean.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea