Euroeskualdeak berrikuntzako zazpi proiektu finantzatu ditu 400.040 eurorekin, eta Mugikortasun Bekak 60.000 eurorekin

Argitalpen-data: 

Euroeskualdearen Batzorde Betearazleak, hiru gobernu kideetako ordezkariz osatuta dagoenak, 2024ko «Euroeskualdeko Berrikuntza» izeneko proiektu-deialdiaren hautaketa ebatzi du. Hala, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetzako 7 proiektu finantzatuko dira 400.040 euroren bidez. Hiru lurraldeetako eragileek osatutako partzuergoek aurkeztutako 22 hautagaitzaren artean hautatu dira proiektuak, eta horiexek osasunaren, fabrikazio aurreratuaren, nekazaritzako elikagaien industriaren, energia berriztagarrien eta sormen- eta kultura-industrien arloetakoak izan dira.

Batzorde Betearazleak 2024rako Euroeskualdeko Beka ere onetsi du: 84 ikasle eta doktoregaik jasoko dute 60.000 euroko dispositibo hau, guztira 200 hileroko ordainketekin. 2015an abian jarritako tresna honek Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako unibertsitateetako ikasleei hilean 300 euroko dirulaguntza aitortzen die, ikasketak hiru lurraldeetako batean finantzatzen laguntzeko, gertukotasunezko nazioarteko mugikortasun dinamika batean.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea