16. Euskadiko merkataritza-jardueraren lege-proiektua.
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Merkataritza-jardueraren inguruko egungo arau-esparru orokorra 1994koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Merkataritza Jarduerari buruzkoa). Hala ere, lege horrek aldaketak izan zituen 2000n, 2008an eta 2019an, azalera handiei kontrolak eta mugak ezartzeari dagokionez (7/2000 Legearekin egin zen lehenengo aldaketa); 2006/123/EE Zerbitzuen Zuzentaraura egokitzeari dagokionez (7/2008 Legearekin egin zen bigarren aldaketa), eta Establezimendu komertzial handien lurralde antolamenduari buruzko 10/2019 Legera egokitzeari dagokionez (hirugarren aldaketa).
Ondorioz, “bizitza luzeko” esparru arautzailea dugu, eta kontuan izan behar da garai hartan artean sortu eta garatu gabe zeudela merkataritza elektronikoa, eraldaketa digitala, jasangarritasuna (kontuan hartu beharreko funtsezko alderdi gisa) eta gure bizitzeko eta hiri-espazioa ulertzeko moduak eta merkataritza-jarduera ulertzeko eta erosteko moduak aldatzen ari diren gainerako gizarte- eta sektore-aldaketak.
Horren guztiaren ondorioz, ezinbestekoa da egungo esparru juridikoa eguneratzea.
- Beste helburu batzuk:
- Merkataritza-jardueren tipologiak arautzea (merkataritza fisiko tradizionala, urrutikoa, salmenta ibiltarikoa, merkataritza digitala...) eta merkataritza-ekipamenduen eta -establezimenduen tipologiak arautzea (banakako establezimenduak, kolektiboak, establezimendu handiak, merkataritza-esparruak).
- Merkataritza-jardueraren garapena arautzea, honako alderdi hauek garatuz:
- Jarduerarik gabeko garapenaren printzipioa
- Jarduera kontrolatzea, merkataritza-jardueren erregistro baten bidez
- Merkataritza lurralde-antolamenduari lotzea (LPS komertzialak)
- Merkataritza-ordutegiak
- Merkataritza sustatzeko jarduera
- "Merkataritza-politika aktiboak" garatzea, honako hauen bidez:
- Sustatzeko jarduketak (modernizazioa, digitalizazioa…)
- Hiriko merkataritza-inguruneak dinamizatzea eta hobetzea, hauen bidez: hiri-merkataritzari laguntzeko ekintzak, merkataritza-ekintzako planak eta merkataritzako plan zuzentzaileak, besteak beste.
- Merkataritza-politika aktiboak kudeatzea, inplikatutako eragileak, lankidetza publiko-pribatuko tresnak eta antzekoak definituz.
- "Gobernantza", lankidetza-ildoetan ulertuta, hala nola:
- Eusko Jaurlaritzako sailen artekoa
- Erakunde artekoa (udalekin)
- Sektorearekin
- Diziplina-araubidea, ikuskapen-araubidea eta arau-hausteen eta zehapenen araubidea garatuz.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Handizkako eta txikizkako merkataritza.
- Merkataritza-elkarteak eta -federazioak
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2027. urtea