15. Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 legea aldatzeko lege-proiektua.
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legea aldatzea, egungo egoera berrira egokitzeko, jasangarritasuna oinarri hartuta, eta turismo-eremuak aurrez aurre dituen erronka eta eraldaketa berriei aurre egiteko.
- Beste helburu batzuk:
- Erregulazio zehatzagoa ezartzea turismo-enpresei dagokienez (ostatukoak eta bitartekaritzakoak), errealitate berrietara egokituta.
- Erregulazio zehatzagoa ezartzea turismo-intereseko jarduerak edo haren osagarriak diren jarduerak egiten dituzten enpresa edo establezimenduei dagokienez.
- Turismo-ikuskaritzaren erregulazioa hobetzea (legean ezarriz urteko ikuskapen-plan baten erregulazioa, ikuskapen-jardueraren helburuak, ikuskatu beharreko establezimenduak eta haien denbora-eremua zehaztuta) eta zehapenak mailakatzea (berariazko artikulu bat sartuz zehapenak mailakatzeko).
- Onartu berri den araudira egokitzea legea, hala nola iraupen laburreko alokairuei buruzko Europako erregelamendura, zeinak, besteak beste, erabilera turistikorako etxebizitzen eta logelen kontrolari eragiten baitio.
- Jasangarritasun turistikoaz kontzientziatzea, Turismoaren Kode Etikoaren figura txertatuz.
- Errealitate berriak txertatzea, hala nola turismo inklusiboa, adimen turistikoko sistemak…
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Ostatukoak:
- Hotel-establezimenduak
- Apartamentu turistikoak
- Kanpinak
- Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak
- Aterpetxeak
- Erabilera turistikorako etxebizitza eta logelak
- Beste ostatu-modalitate batzuk
- Bitartekaritzakoak:
- Bidaia-agentziak
- Turismoko lanbideak:
- Turismo-gidariak
- Ostalaritza
- Turismo aktiboa eta ekoturismoa
- Ostatukoak:
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2026. urtea