14. Euskal Unibersitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2024 Legea aldatzeko lege-proiektua.
- Erakundea:
- Lehendakaritza, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Bi hamarkada igaro dira Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea onartu zenetik, eta aldaketa nabarmenak gertatu dira ordudanik Euskadiko unibertsitatearen, zientziaren eta berrikuntzaren sektorean, bai hura mugatzen duen arau-esparruari dagokionez –unibertsitateko goi-mailako irakaskuntzari buruzko tokiko, estatuko eta Europako arau-esparruak–, bai zientziaren eta berrikuntzaren esparruari dagokionez. Hori dela eta, beharrezkoa da arau hori eguneratzea, egungo errealitatera egokitzeko eta bere lanak gizartean eragin handiagoa eta hobea izango duela bermatuko duten alderdi berriak sartzeko.
- Beste helburu batzuk:
- Hurrengo bi hamarkadetan euskal gizarteak izango dituen goi-mailako prestakuntza-beharrei erantzungo dien Euskal Unibertsitate Sistema oinarritzeko printzipioak ezartzea, araudiaren ikuspegitik.
- Euskal unibertsitate-sistemaren eta euskal zientzia-sistemaren funtzionamendua arautzea, talentuko pertsonen prestakuntza eta abangoardiako ezagutzaren sorkuntza, transferentzia eta komunikazioa bultzatzeko.
- Euskararen erabilera sustatzea unibertsitate-eremuan, modu erabakigarrian laguntzeko gizartean prestigioa ematen.
- Unibertsitatearen nazioartekotze-maila handiagoa eskuratzen eta nazioartean kalitate eta erakargarritasun handia lortzen lagunduko duten gaiak arautzea.
- Irakasle eta ikertzaileen plantilla antolatzeko ereduak sustatzea, lehentasuna eman ahal izateko unibertsitate publikoko irakasleak lanaldi osoz kontratatzeari.
- Ikasleek unibertsitatean parte hartzea sustatuko duen arau-esparrua ezartzea.
- Unibertsitate publikoaren finantza-esparrua arautzea.
- Zientzia- eta unibertsitate-eragileak Euskadiko zientzia- eta berrikuntza-planera edo -planetara egokitu daitezen bultzatzea, Euskadin eta Europan errotuta.
- Lan-ingurune osasungarriak sustatuko dituen arau-esparrua ezartzea, bai unibertsitateko ikasleen, bai ezagutza aurreratua sortzeaz eta ezagutza hori gizarteari transferitu eta komunikatzeaz arduratzen diren profesionalen ongizate psikologikoa zaindu dadin.
- Euskal ikertzaileen karrera hasierako etapetatik indartzeko arau-esparrua ezartzea, eta ikertzaileak erakarri, atxiki, zaindu eta aberriratzea bultzatzea.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Zientzia- eta unibertsitate-sektorea (euskal zientzia- eta unibertsitate-sistemako eragileak).
- Sektore publikoa (administrazio publikoak).
- Beste sektore batzuk (enpresa-sektorea eta beste gizarte-eragile batzuk)
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2027. urtea