12. Gizarte-zerbitzuen lege-proiektua (Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen aldaketa)

Erakundea:
Lehendakaritza, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Egoera:
Lege-proiektua kitatuta

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Gaur egun indarrean dagoen legea egokitzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren ebaluazio-txosteneko ondorioak kontuan hartuta. Dekretu horrek legeak aldarrikatzen duen gizarte-zerbitzuetarako eskubide unibertsala eta subjektiboa mugatu eta edukia ematen du.

Ia 10 urte igaro dira dekretu hori onartu zenetik, eta beharrezkotzat jo da dekretuaren ebaluazioa egitea, inplikatutako eragile guztiekin batera (erakundeak, hirugarren sektore sozialeko entitateak, erabiltzaileak, elkargo profesionalak, sindikatuak, patronalak).

Beste helburu batzuk:
  • Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea gizarte-aldaketetara egokitzea:
    • longebitatera eta zahartzera egokitzea
    • inklusioa, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna sustatzea
  • Zaintza-eredua eraldatzea
  • Gastu publikoa zaintzetara berbideratzea
  • Munduko eta Europako erreferentziekin lerrokatzea
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Aldaketa horrek erakundeen arteko lankidetza handia izatea eragingo luke, gizarte-zerbitzuen eremuko eskumenak hiru erakunde-mailen artean banatuta baitaude, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta udalen artean, alegia.
  • Hirugarren sektore sozialeko entitateek erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak hornitzen dituzte, eta, beraz, haiekin ere etengabe egin behar dira elkarrizketak.
  • Merkataritza-enpresek ere gizarte-zerbitzuen eremuan jarduten dute, eta erantzukizun publikoko zerbitzuak ematen dituzte, batez ere mendekotasunaren eremuan.
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileak izango dira gertatuko diren aldaketen lekuko zuzenak eta, beraz, aukera izango dute horien berri izan eta ekarpenak egiteko.
  • Herritarrek, oro har, gero eta kontzientzia handiagoa dute gai horren inguruan, eta aldaketak eztabaida handia eragingo du iritzi publikoan.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2027. urtea