10. Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala Sortzeko lege-proiektua.
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Kriminologiaren elkargo profesionala sortzea, ente publiko gisa, euskarria izateko Profesionalen eta Ikasleen Kriminologia Elkartea osatzen duten profesional guztientzat eta eskatutako prestakuntza- eta titulazio-baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat.
- Beste helburu batzuk:
Kriminologiako profesionalen artean dagoen kohesio-falta konpontzea, sakabanatuta baitaude erakunde publiko ezberdinetan eta antolatutako kolektiboetan. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko kriminalitatea aztertzeko helburuak aberastuko lirateke, eta hobeto defendatuko lirateke kriminologiako tituludunen interesak, haien jarduna koordinatuz.
Korporazio berria bide egokia izango da elkargokideek lanbidean kalitatea bermatzeko, eta kontrol eta jarduera deontologiko hobeak bermatzeko zerbitzu profesionalak ematean gizarte-gatazkaren azterketari aplikatuta. Era berean, elkargoa egoteak elkargokide diren kriminologoei lagunduko lieke kolektibo profesional gisa dituzten eskubideak hobeto defendatzen eta elkargokideek ematen dituzten zerbitzuei dagokienez kontsumitzaile eta erabiltzaileek dituzten interesak babesten.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Ez dago beste sektorerik, elkargo horretako kideez gain.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2024. urtea.