03. Kulturaren euskal sistemaren lege-proiektua.
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Aspaldi honetan, kulturaren sektoreak gero eta garrantzi handiagoa du, eta gero eta pisu espezifiko handiagoa hartu du gizartean, hauetan oinarrituta, besteak beste: instituzionalizazioa, ekipamendu-sareak, plangintza eta azpisektore jakin batzuetan hartu diren bultzatze-neurri estrategikoak. Bilakaera-prozesu horretan, ez da ahaztu behar eskumenak administrazioen artean partekatuta egoteak zaildu egiten duela egoera. Horren guztiaren ondorioz, esan daiteke gaur egun kultura-sistema bat dagoela Euskadin, eta sistema horrek erregulazioa behar du.
Hau hartzen da sistematzat: “Mota edo funtzio bereko elementuen multzo egituratua. Sistema gisa antolatzeak esan nahi du eremu jakin batean lan egiten duten pertsona guztiak harremanetan jartzea, elkarren artean osagarri izatea eta lankidetzan aritzea helburu”. Sistema baten barruan sartzen dira, arloka, sorkuntza, eskaintza eta transmisioa, agentzia handiak eta txikiak, pertsonak, erakundeak, enpresa publikoak eta pribatuak, balio-katean duten zeregina edozein dela ere. Sistemak antolatu eta ahalbidetu egiten du elkarlana. Lankidetza bultzatzen du, eragileen eta baliabideen sakabanaketaren aurrean. Potentzia eta eraginkortasun handiagoak ahalbidetzen ditu. Barne-kohesioa eta gizarte-eragina areagotzen ditu, eta sektoreak ikusgarritasuna irabazten du, bai euskal gizartean, bai nazioartean.
- Beste helburu batzuk:
- Europako erreferentea izatea kulturaren lege bat bultzatzen.
- Koordinazioa hobetzea eremu instituzinalean.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Kultura-enpresak, profesionalak, sortzaileak, kultura-eragileak, administrazio publikoak, sektore publikoa eta gizarte zibila.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2026. urtea