02. Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea hirugarrenez aldatzeko lege-proiektua.
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Indarrean dagoen legea dopinaren aurkako munduko kode berrira egokitzea. Kode hori, ziur aski, 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, 2025ean Busanen (Korea) egingo den Dopinaren aurkako VI. Mundu Konferentziaren ondoren. Konferentzia horretan, urtebeteko epea ematen zaie kirol-erakundeei eta agintari eskudunei, egin beharreko egokitzapenak egin ditzaten.
Ondorioz, 2026. urtean zehar berriro egokitu beharko da kiroleko dopinaren aurkako legeria, Euskal Autonomia Erkidegoak 2027ko urtarrilaren 1erako egokitu ahal izan dezan bere legea dopinaren aurkako munduko kodera.
- Beste helburu batzuk:
Kiroleko dopinaren aurkako borroka areagotzen jarraitzea eta prebentzio-lana handitzea.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Kirolariak, federazioak, kirol-klubak…
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2026. urtea.