01. Kanpoan den euskal komunitatearen lege-proiektua.
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Arauaren helburua da kanpoan den euskal komunitatearen errealitate berriari heltzea, urteekin artikulatuz eta gizartearekin batera eraldatuz joan baita.
Funtsezko helburu hauek arautu nahi dira:
- 1.- Kanpoan den euskal komunitatea, errealitate desberdinen kontzeptu integratzaile gisa.
- 2.- Kanpoan diren euskal komunitateen erregistroa.
- 3.- Kanpoan diren euskal herritarren eskubideak eta prestazioak.
- 4.- Kanpoan den euskal komunitatearekiko harremanetarako organoak.
- 5.- Euskal herritarren itzulera.
- 6.- Emakumeen eta gazteen zeregina euskal komunitatean.
- 7.- Euskal Diasporaren Eguna. Legezko ezarpena.
- 8.- Euskal diasporaren kultura-ondarea
- Beste helburu batzuk:
- urtean, lege hau onartu zen: 8/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoa. Euskal etxeek legea onartu zenean zuten egoera sozial, kultural eta ekonomikoari erantzun izan dio lege horrek.
Gaur egun, legea 27 urtez indarrean egon ondoren, aldatu egin dira kanpoan diren euskal herritarrek elkartzeko eta harremanak izateko dituzten ereduak; bilakaera esponentziala izan dute nazioarteko mugikortasunak eta teknologia berriek; egungo euskal emigrazioaren motibazioak eta helmugak desberdinak dira, eta euskal etxeen eta kanpoan dauden euskal herritarren premiek erantzun berriak behar dituzte. Bada, horrek guztiak, nazioartean izandako aldaketekin eta globalizazioaren ondoriozko harremanen erronkekin lotuta, arau-esparru berri bat eskatzen du.
Gertatzen ari diren eta epe ertain/luzera aurreikusten ari diren aldaketa horien jakitun, araudi berri bati ekin nahi zaio orain, kanpoan den euskal komunitatearen errealitatearekin bat. Errealitate horrek, mundu globalizatu honetan, euskal diaspora handi bat eratu du, baina gaur egungo ezaugarri, beharrizan eta igurikimenak oso bestelakoak dira 1994ko legean lantzen direnekin alderatuta. Bada, ezaugarri berri horiei erantzun nahi die araudi berriak.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Kanpoan den euskal komunitatea
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2026. urtea.