Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko azaroaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, «Administrazio Kudeaketa eta Kanpoko Akzioa» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5095
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/20
- Argitaratze-data: 2015/11/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko uztailaren 9ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak onartu ziren.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da «Administrazio Kudeaketa eta Kanpoko Akzioa» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuen deialdirako berariazko oinarriak deitzea eta argitaratzea, horietan zehaztuta lanpostu bakoitzaren berezitasunak.
Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetan Funtzionarioentzako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua (190/2004 Dekretuak onartua) aintzat hartuta, lege horren 6.1.j) artikuluak esleitzen didan eskumenaz baliatuz eta organo eskudunek aginduzko txostenak eman ondoren, hau
Lehenengoa. II. eranskinean azaltzen diren lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa deitzea.
Bigarrena. Lehiaketa horretarako berariazko oinarriak onartzea (I. eranskinean daude).
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera dago, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari helarazita, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 20a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
«Administrazio Kudeaketa eta Kanpoko Akzioa» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketan bete beharreko berariazko oinarriak.
Xedea.
Hauxe da oinarrion xedea: «Administrazio Kudeaketa eta Kanpoko Akzioa» jakintza-arloko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako lanpostuak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetakoak, lehiaketa bidez betetzeko balorazio-batzordea, eskabidea, proba-mota eta lanpostuak zehaztea (II. eranskinean datoz zehazturik lanpostu horiek).
Eskabideak aurkeztea eta onartzea.
Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko, 15 egun balioduneko epea dago, berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Parte hartu nahi dutenek intranet bidez egin beharko dute eskabidea, lehiaketen atalean dagoen eredua betez. Eskabidea jaso izanaren agiri bat emango zaie eskabideak era horretan aurkezten dituztenei.
Salbuespenez, deialdi honetako IV. eranskin modura datorren eredua aurkezteko aukera egongo da. Halakoetan, Funtzio Publikoko zuzendariari egin beharko zaio eskabidea. Lehiatzailea zerbitzu berezietan baldin badago edo seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian baldin badago, lanpostua non duen gordeta, lanpostu horri dagokion sail, erakunde autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren erregistroan aurkeztu beharko du eskabidea; borondatezko lan-uztaldian badago, berriz, azken lanpostua izan duen sail, erakunde autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren erregistroan aurkeztu beharko du.
Eskabide baldintzadunak. Baliteke, lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten bi pertsonak, familia-elkarbizitza dutela-eta, herri berean eta hurbileko herrietan lortu nahi izatea lanpostua, lehiaketa honetan. Halakoetan, lanpostua biek ala biek lortu beharra adieraz dezakete eskabideetan, baldintza modura; hala, baldintza hori betetzen ez bada, indarrik gabe geratuko dira dena delako herriko lanpostuetarako egindako eskabide biak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ez da aldaketarik onartuko eskabideetan. Alabaina, lehiatzaileek, hala nahi badute, lehiaketan atzera egiteko eta ez parte hartzeko aukera ere izango dute, esleipenen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak egiteko epearen barruan.
Lanerako baldintzak betez gero, iragarritako lanpostu hutsetatik nahi diren guztiak eska daitezke, lehentasunak zehaztuta betiere.
Lehiaketa batean baino gehiagotan eskainitako edo kidego bateko baino gehiagoko lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero, lehentasunen arabera zehaztu beharko dituzte lanpostu horiek. Horretarako, iragarritako berariazko lehiaketa guztietako II. faseko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren bidez, 5 egun balioduneko epea irekiko da, lehiakide horiek beren lehentasunen arabera erregistra ditzaten lanpostu horiek, bai berariazko lehiaketan bai lehiaketa orokorrean, eta ezin izango da aldaketarik egin lehiaketa bakoitzaren barruan zehaztutako lanpostuen ordenan.
Bai lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak, bai merezimenduak egiaztatzekoak, eskabidearekin batera aurkeztu behar dira, oinarri orokorretako 8. oinarrian zehazturik datorren moduan, eta, eskabide elektronikoa egiten bada, eskabideak aurkezteko epe beraren barruan egiaztatu beharko dira merezimenduak edo baldintzak.
Epe barruan aurkezten ez badira, egiaztatu gabetzat joko dira.
Merezimenduen balorazioa (II. fasea).
Fase honetan, lanpostu bakoitzaren ezagutza- eta trebetasun-garrantzitsuenen arabera baloratuko dira merezimenduak, oinarri orokorretako 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.
Honako lanpostu hauetako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituen atazei buruzko proba praktiko bat egin beharko dute.
510130 EBren politiken eta finantzaketa-funtsetako teknikaria
510401 Administrazio orokorreko kudeaketa-arduraduna
510561 Barne-araudiaren arduraduna
510562 Barne-araudiko arlo-arduraduna
511360 Kudeaketa bateratuko teknikaria
511382 Joko eta ikuskizunetako lurralde-arduraduna
Honako lanpostu hauetako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituen atazei buruzko proiektu bat egin beharko dute.
510131 EBren politiken eta finantzaketa-funtsen arduraduna
511671 Zerbitzu orokorren arduraduna
512041 Zuzenean arduraduna
Balorazio Batzordea.
Hauek izango dira batzordekideak:
Batzordeburua:
Titularra: M.ª José Arrien Luzarraga
Ordezkoa: Gema González de Txabarri Miranda
Kideak:
Titularra: Josu Erauzkin Barrenetxea
Ordezkoa:Matilde Etxeberria Zuazo
Kideak:
Titularra: Antonio María Iturralde Arriaga
Ordezkoa: Alvaro Iradier Rosa
Kideak:
Titularra: Domingo Acha Quintana
Ordezkoa: Andoni Gamboa Martinez
Idazkaria
Titularra: M.ª Pilar Vega Pérez
Ordezkoa: Luis María Moreno Díez
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2015eko abenduaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «K
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «
- Ikus: AGINDUA, 2015eko uztailaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren I-A, I-
- Ikus: AGINDUA, 2018ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez deialdian jasotako lanpostuak. 2015eko azaroare