Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Ogasun eta Finantzatzeko sailburuarena, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titularrak kargutik kendu eta kide titular izateko beste batzuk izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 716
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/28
- Argitaratze-data: 2013/02/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren bitartez, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren osaera eta karguak aldatzen dira. Bada, dekretu horretako azken xedapenetarik lehengoak ahalmenak ematen dizkio Ogasun eta Finantzetako sailburuari, aipatu epaitegiko kideak agindu bidez izendatzeko.
Aipatu xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuaz honako hau,
Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titular kargutik kentzea honakoak hauek: Karmele Ugarriza Izarra eta Francisco Javier Arratibel Rauleaga.
Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titular izendatzea honako hauek: José Luis España Guzmán eta José Ramón Martínez Martínez.
Goiko lerroaldean aipatutakoek Ogasun eta Finantza Sailarekiko adskripzioa galduko balute, berehala utziko liokete Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 28a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko martxoaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular bat eta beste bat izendatzen den.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia / Tribunal Económico-Administrativo de Euskadiko kide titularra kargutik kendu eta izendatzekoa dena.