Arautegia

Inprimatu

51/2025 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuko hutsak zuzentzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1077
  • Xedapen-zk.: 51
  • Xedapen-data: 2025/02/25
  • Argitaratze-data: 2025/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

2022ko apirilaren 5eko 41/2022 Dekretuak (2022ko apirilaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), zeinak Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua aldatu baitzuen, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 10. artikulua aldatzeko betebeharra ezarri zuen azken xedapenetako lehenengoan eta bigarrenean.

2022ko apirilaren 5eko 41/2022 Dekretuaren zioen azalpenean jasotzen denez, beharrezkotzat ikusi zen toponimiako eta kartografiako esparruak, sail desberdinen mende zeudenak, sail berean bateratzea, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren oinarrizko kartografia ofizialean eskumenak dituen sailean, kalitate handiagoko lana lortzeko, zeinak ekarriko baititu zerbitzu publikoaren efikazia eta efizientzia handiagoak.

2022ko apirilaren 5eko 41/2022 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren oinarrizko kartografia ofizialaren arloan eskumena duen sailari esleitu zitzaizkion ordura arte «hizkuntza-normalizazioaren» edo «hizkuntza-politikaren» arloan eskumena zuen sailari 2019ko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuaren V. kapituluan emandako eginkizunak (179/2019 Dekretua, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzekoa).

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala funtsezko elementua denez informazio geografikoaren antolamenduan toponimiaren zehaztasunari eta ofizialtasunari dagokienez, kongruentzia eta koherentzia juridikoaren arrazoiengatik, beharrezkotzat jo zen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko oinarrizko kartografia ofizialaren arloan eskumena duen sailari atxikitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialaren kudeaketa, eta 2022ko apirilaren 5eko 41/2022 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenean izendegi hori aipatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren 2024ko ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 13.1.g) artikuluak eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2024ko abenduaren 3ko 411/2024 Dekretuaren 1.g) artikuluak ezartzen dutenez, kartografia eta informazio geografikoa antolatzeko eskumena Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailarena da.

Beraz, 2022ko apirilaren 5eko 41/2022 Dekretua indargabetu edo aldatu ez denez, haren azken xedapenetako lehenengoaren eta bigarrenaren edukia Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2024ko abenduaren 3ko 411/2024 Dekretuaren 10. artikuluan sartu beharra dago, sail horrena baita Euskal Autonomia Erkidegoko kartografiaren eta informazio geografikoaren antolamenduaren arloko eskumena.

Gehikuntza horren ondorioz, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2014ko abenduaren 3ko 411/2024 Dekretuaren testu kontsolidatu bat sortu da.

Bide batez, Visesaren izendapena zuzendu da, erakundearen dokumentu nagusi eta ofizialetan jasotzen den izen ofiziala erabiliz.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 2008ko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2024ko abenduaren 3ko 411/2024 Dekretuan (abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 246. zk.). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Ondorioz, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko otsailaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

hau dio:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Erregistro Kartografikoa kudeatzea.

  2. Idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeari.

  3. Eskura dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak zabaldu eta sustatzea, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren zerbitzuak eta informazio geografikoa erabili eta ustiatzea bultzatzeko.

Baina hau esan behar du:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Erregistro Kartografikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala kudeatzea.

  2. Idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeari.

  3. Eskura dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak zabaldu eta sustatzea, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren zerbitzuak eta informazio geografikoa erabili eta ustiatzea bultzatzeko.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko oinarrizko kartografia ofizialaren arloan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailari dagozkion eginkizunak betetzea, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuaren V. kapituluaren arabera.

hau dio:

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa)

Baina hau esan behar du:

Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa)

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, argitaratu eta bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 25ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.