Arautegia
Inprimatu189/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 74
- Hurrenkera-zk.: 1824
- Xedapen-zk.: 189
- Xedapen-data: 2013/04/09
- Argitaratze-data: 2013/04/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostuen zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak diren bereizi. Xedapen hori betetzeko, martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzkoa. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu egin baitzen. Geroztik, hainbat aldiz aldatu da dekretu hori, eta uztailaren 21eko 464/2009 Dekretuaren bidez egin zitzaion aldaketa izan da garrantzitsuena.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta horien jardun-arloak finkatzen dira. Dekretu horrek berekin dakar ezinbestez sailetako behin-behineko langileen lanpostu-zerrendetan aldaketak egitea.
Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak egin behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez 2002ko uztailaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia betetzeko. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.
Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda honek, funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainketa- erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak finkatzen ditu, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak arautzen dituen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Dekretu horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian jasotako xedapenak batzen ditu.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (24)
- Aldatutakoa: 391/2024 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua.
- Aldatutakoa: 103/2024 DEKRETUA, uztailaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko pertsonala).
- Aldatutakoa: 16/2024 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 40/2023 DEKRETUA, martxoaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako behin-behineko langileen lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.
- Aldatutakoa: 2/2023 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 3/2020 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 215/2020 DEKRETUA, urriaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 42/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 226/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 104/2021 DEKRETUA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko pertsonala).
- Aldatutakoa: 193/2014 DEKRETUA, urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 165/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, zeinen bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 21/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 175/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena (behin-behineko pertsonala).
- Aldatutakoa: 36/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 54/2017 DEKRETUA, martxoaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 167/2015 DEKRETUA, irailaren 8koa, zeinen bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 250/2021 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko pertsonala).
- Aldatutakoa: 76/2021 DEKRETUA, martxoaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismo autonomoetako behin-behineko langileen lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua.
- Aldatutakoa: 45/2022 DEKRETUA, apirilaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 364/2013 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 22/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 37/2015 DEKRETUA, martxoaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).
- Aldatutakoa: 245/2020 DEKRETUA, azaroaren 3koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko pertsonala).