Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Segurtasuneko sailburuordearena, Bragako (Portugal) Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolariei laguntzak emateko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 436
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/16
- Argitaratze-data: 2025/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehenengoa. Segurtasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 25eko Aginduaren bidez, 2024an Bragako (Portugal) Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolariei laguntzak emateko deialdia egin zen (2024ko urriaren 4ko EHAA, 194. zk.).
Bigarrena. Ebazpen honen eranskinetan zerrendatutako Ertzaintzako langileek Bragako (Portugal) Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartzeagatik laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu dute horretarako ezarritako epearen barruan.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa. Segurtasuneko sailburuordeak eskumena du aurkeztutako laguntza-eskabideak ebazteko, 2024ko irailaren 25eko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera (2024ko urriaren 4ko EHAA, 194. zk.).
Bigarrena. 1. eranskinean zerrendatutako langileek aurkeztutako eskabideek bete egiten dituzte Bragako (Portugal) Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolariei laguntzak emateko deialdia egiten duen 2024ko irailaren 25eko Aginduaren 3., 4., eta 5., artikuluko baldintzak, 7. artikuluko betebeharrak eta 8. artikuluan ezarritako kirol-irizpideak.
Hala ere, 2. eranskinean zerrendatutako langileek aurkeztutako eskaerek ez dute betetzen aipatutako artikuluetan adierazitako kirol-baldintza, betebehar eta/edo irizpideetako bat.
Hirugarrena. Deialdia arautzen duen Aginduaren 2. artikuluak xedatzen duenez, eskatzaile bakoitzarentzat diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa benetan sortutako eta parte hartzeagatik justifikatutako gastuaren % 60 izango da, eta eskaera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa ezin izango da mila (1.000,00) eurotik gorakoa izan Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartzeagatik. Era berean, aipatutako artikuluaren 3. apartatuak diruz lagundu daitezkeen gastutzat jotzen ditu bidaia-gastuak, ostatu-gastuak, mantenu-gastuak eta inskripzio-kuotaren gastuak.
Horregatik guztiagatik, hau
Lehenengoa. 1. eranskinean zerrendatutako Ertzaintzako langileei Bragako (Portugal) Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartzeagatik dagokien dirulaguntza ematea.
Bigarrena. 2. eranskinean zerrendatutako Ertzaintzako langileei eskatutako dirulaguntza ukatzea, ukatzeko arrazoia adierazita.
Hirugarrena. Ebazpen hau Gurenet atarian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, Segurtasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 25eko Aginduaren 11.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 16a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)