Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena: «Goi-kargudunaren idazkaria», 520010 kodea, 174 dotazioa, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 446
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/16
  • Argitaratze-data: 2025/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (520010 kodea, 174 dotazioa), Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

  3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostua jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Izangaiek Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute.

  2. Izangaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagutzak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

      Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 16a.

      Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

      MIKEL IRIONDO BILBAO.

Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren idazkaria

Kodea: 520010

Dotazioa: 174

Kidegoak: C1 Administrariak eta C2 Administrari-laguntzaileak

Lanpostu-mailako osagarria: 18

Berariazko osagarria: VI-A

Hizkuntza-eskakizuna: 2

Derrigorrezkotasun-data:

Kokapena: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan. Lehendakaritza.

Herria: Brusela (Belgika)

Betebeharrak:

C1 Administrari edo C2 Administrari-laguntzaileen kidegokoa izatea.

Administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik