Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduera babesteko unitateak finantzatzeko laguntzen 2025eko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1064
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/28
  • Argitaratze-data: 2025/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2025eko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduera babesteko unitateak finantzatzeko laguntzen 2025erako deialdia onartu du, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko n) apartatuan xedatutakoaren arabera (abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazkeran), organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Horrenbestez, hau

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2023ko urriaren 27ko EHAA, 206. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluaren 3. atalaren 4. azpiatalean arautzen dira, hain zuzen ere, lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzera bideratutako laguntzak. Laguntzen onuradun enplegu-zentro bereziak izango dira, betiere kalifikazio hori badute eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan inskribatuta badaude, Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako lantokiei lotutako dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokienez.

Dekretu honen 73.1 artikuluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari esleitzen dio II. kapituluko 3. atalean araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Indarraldi mugagabeko xedapen orokorra da urriaren 17ko 152/2023 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa; eta, 65. artikuluan, berariaz ezartzen du lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela. Erabaki horretan, alderdi hauek zehaztuko dira gutxienez: finantzaketarako erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epea, dirulaguntza justifikatzeko epea eta horretarako beharrezkoa den dokumentazioa.

Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita, zeina Bigarren Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren aginduaren bidez onartu baitzen 2025eko urtarrilaren 3an, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 eta 7.1 artikuluetan xedatutakoa betez. Plan hori Lanbideren https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ web-orrian dago argitaratuta, «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean

Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 9.6 artikuluan ezartzen duenez, behin Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, programetako dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak eguneratu, aztertu eta -hala badagokio- ezarriko dira, eta indarraldi mugagabea eman zitzaien dirulaguntzen deialdia egingo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak laguntza horiek finantzatzera bideratutako kreditua jasotzen du. Beraz, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluan xedatutakoa betez, laguntza horien deialdia egin behar da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, 20/2023 Legearen 7.2.a) eta 8.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hori guztia aintzat hartuta, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2025eko otsailaren 27ko bileran onartu zuen lanbide-jarduera babesteko unitateak finantzatzeko laguntzen 2025eko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduera babesteko unitateei laguntzak ematea da deialdi honen xedea. Laguntza horiek, zehazki, 2025eko ekitaldiko langileen kostuak finantzatzeko erabiliko dira, eta urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 4. azpiatalean arautzen dira. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

  1. Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 5.500.000 euro jarriko dira.

  2. Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 67.1 artikuluaren arabera, programa hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak nahikoa ez badira onartutako eskari guztiak estaltzeko, horien guztien artean banatuko dira funtsak, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan.

Hilabetekoa izango da eskaerak aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez, dirulaguntzak lortzeko eskabide normalizatua onartu zen, zeina bitarteko elektronikoz izapidetu beharko baita. Eskabidea eskuragarri egongo da Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/), eta, han, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikorako estekaren bitartez: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

Helbide honetan daude eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Jakinarazpen elektronikoak Egoitza Elektronikoaren «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira.

Era berean, ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da eskabide elektronikoa. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da ordezkaritza, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazioa/zer-motatako-ordezkaritzak-daude/web01-sede/eu/

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko zehaztapenak helbide honetan daude: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1035411.

  1. Dirulaguntzaren entitate onuradunak justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du, eta lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak dirulaguntzaren aldian egindako jarduerak deskribatu beharko ditu, egindako jarduketei buruzko informazioa zehaztuta. Honako hauek erantsiko zaizkio memoriari:

    1. Laguntza-unitateak osatzen dituzten pertsonen izen-zerrenda, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko langileak eta lanbide-jardueraz arduratzen direnak bereizita -horien kostuak diruz laguntzen dira programa honetan-. Horrekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira: lan-kontratuen kopia, diruz lagundutako aldiko nominen kopia eta dagokion aldiko Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuen kopia, kotizazioen likidazio-ordainagirien kopia eta langileen izen-zerrendaren kopia (KLA eta LIZ), ordainketa-frogagiriak barnean direla. Halaber, kontratatutako pertsona bakoitzari buruzko kotizazio-datuen txostena aurkeztu beharko da, hau da, IDC dokumentua.

      Gainera, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko langileen kasuan, eskatutako titulazioa edo gutxieneko esperientzia egiaztatu beharko da.

    2. Programa honen azken hartzaile diren desgaitasuna duten pertsonen izen-zerrenda, kontratu mota justifikatuta -mugagabea edo aldi baterakoa-, kontratua errendimendu txikikoa den adierazita eta diruz lagundutako aldian egindako lanaldiaren ehunekoa zehaztuta. Gainera, desgaitasun maila eta mota egiaztatzen duen indarreko dokumentua aurkeztu beharko da.

      Dena dela, kontratazioaren gutxieneko iraupena egiaztatzeko, Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren erregistroa kontsultatuko da.

  2. Justifikazio-memoria osatzen duten agirien multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

  3. 2026ko martxoaren 27a izango da aurreko paragrafoetan adierazitako dokumentuak jasotzeko azken eguna.

  1. Laguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan daude zehaztuta. Halaber, jarraian zehazten direnak ere beteko dira:

  2. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 9.4 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, entitate onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, lege horren 49. artikuluari jarraituz.

  3. Laguntzen onuradun izateko, 152/2023 Dekretuaren 71. artikuluan aurreikusitako balditzez gain, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuak aplikatuko dira, tartean 1. apartatuko i) letran araututakoa. Horren arabera, entitate bat ezingo da onuradun izan baldin eta Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriren baten ziozko zehapena jaso badu administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez, harik eta egoera zuzentzeko neurriak hartu eta zehapena ordaintzen duen arte.

  4. Entitate onuradun izateko 152/2023 Dekretuaren 71.1 artikuluaren g) letran ezarritako baldintzaren arabera, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisiko edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, dokumentazio hau aurkeztu beharko du 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako:

    • Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.

      Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

    • Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburtua, kontabilitate-araudiaren arabera, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) letran aipatzen diren dokumentuen bidez, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, letra horren 1. zenbakian eskatutako edukiarekin; edo ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, aipatutako letraren 2. zenbakian eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

      Lanbidek, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.