Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2025eko dirulaguntza-deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1065
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/28
  • Argitaratze-data: 2025/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2025eko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2025eko dirulaguntza-deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2. artikuluaren n) letran xedatutakoaren arabera, abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazketan, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2025eko dirulaguntza-deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko otsailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena. Aditzera ematea deialdia onartzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2023ko urriaren 27ko EHAA, 206. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluaren 3. atalaren 2. azpiatalean arautzen dira, hain zuzen ere, desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak. Laguntzen onuradun enplegu-zentro berezi hauek izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako lantokietan diruz lagundu daitezkeen jarduketak egingo dituzten enplegu-zentro bereziak, betiere Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan gizarte-ekimeneko zentro bezala kalifikatuta eta inskribatuta badaude.

Dekretu honen 73.1 artikuluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari esleitzen dio II. kapituluko 3. atalean araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Goian aipatutako dekretua indarraldi zehaztugabea duen xedapen orokor bat da. Dekretu horren 48. artikuluan berariaz xedatzen da honako hau: azpiatal honetan (2. azpiatala) jasotako dirulaguntza-deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez egingo da, eta, hartan, alderdi hauek zehaztuko dira: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, zer alditan izan dezaketen dirulaguntza baliabide horien kargura diruz lagunduko diren inbertsioek, eskabideak aurkezteko epea, eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea.

Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita, zeina Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren urtarrilaren 3ko Aginduaren bidez onartu baitzen. Hartara, bete egin da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1. eta 7.1 artikuluetan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus. Dirulaguntza horiek lagungarri dira «Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako enplegurako aukera-berdintasuna eta merkatu arruntean benetako laneratzea lortzeko tresnak indartzea» helburu estrategikorako, eta enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsioak finantzatzen dituzte.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 9.6 artikuluan ezartzen duenez, behin Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, programetako dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak eguneratu, aztertu eta hala badagokio ezarriko dira, eta indarraldi mugagabea eman zitzaien dirulaguntzen deialdia egingo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak desgaitasuna duten langileentzat enplegu egonkorra sortzen duen inbertsiorako laguntzak finantzatzera bideratutako kreditua jasotzen du. Beraz, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluan xedatutakoa betez, laguntza horien deialdia egin behar da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, 20/2023 Legearen 7.2a) eta 8.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2025eko otsailaren 27ko bileran, onartu egiten du enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2025eko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Aktibo ez-korronteen gaineko eta horiei lotutako laguntza teknikoetarako inbertsioetarako laguntzak ematea da deialdi honen xedea, enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortze aldera, baldin eta zentro horiek gizarte-ekimeneko zentro moduan kalifikatuta eta inskribatuta badaude, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 2. azpiatalean xedatutakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Deialdi horren xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 1.000.000 euro bideratutako dira.

Deialdi honetako baliabideen kargura diruz lagunduko diren inbertsioen epealdia 2025eko urtarrilaren 2an hasiko da eta 2025eko urriaren 31n amaituko da, betiere sortu diren lanpostu egonkorrak honako epe honen barruan sortu badira: inbertsioa egin aurreko bi hilabeteen eta inbertsioa egin osteko bi hilabeteen artean.

Dirulaguntzaren zenbatekoa urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 47. artikuluan ezarritakoa izango da, dekretu horren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. Erakunde onuradunak ezingo ditu inola ere jaso 100.000 euro baino gehiago.

  1. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2025eko urriaren 31n amaituko da.

  2. Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus), eta, bertara heltzeko, esteka bat egongo da erabilgarri Lanbideren webgunean.

    Desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapidetzeko jarraibideekin batera, hemen egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0137619; eta eskabide-eredua: https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/

    Ordezkari baten bidez ere egin daitezke izapideak elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatuko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  1. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak memoria bat aurkeztu beharko du 2025eko abenduaren 31 baino lehen, egindako inbertsioa justifikatzeko.

    Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

    Inbertsioaren zioz desgaitasuna duten pertsonei egindako lan-kontratu mugagabeen kopia.

    Gauzatutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien frogazko balio bera duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Kanpoko enpresa espezializatuak emandako laguntza teknikoaren ziozko kostua frogatzen duten fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien frogazko balio bera duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Hala badagokio, diruz laguntzeko modukoak diren kostu berberetara bideratutako beste laguntza batzuen zerrenda xehatua, laguntza horiek jaso badituzte edo eskatu badituzte (ebazteke egon arren).

    Finantza-errentamenduen (leasing) bidez finantzatutako inbertsioen kasuan, leasing-kontratuaren kopia aurkeztu beharko da, eta, bertan, aktiboa amaitzean eskuratzeko konpromiso irmoa, finantza-errentamenduaren amortizazio-taula eta justifikazio-egunera arte egindako ordainketen egiaztagiria agertu beharko dira.

    Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeak edo kontratu mugagabeak egiteak ez badakar enplegu-zentro berezian desgaitasuna izanik lan-kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea, edo plantillan dauden pertsonen kopuru osoari eusten ez bazaio, aurreko sei hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta, bajen justifikazioa aurkeztu ahal izango da, baldin eta baja horiek enpresa onuradunari egotzi ezin bazaizkio.

  2. Dirulaguntza justifikatzen duen dokumentazioa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

  1. Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak aipatutako urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan daude zehaztuta. Halaber, jarraian zehazten direnak ere beteko dira:

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluko 3. apartatutan xedatutakoarekin bat etorriz, eskabideak modu ordenatuan ebatziko dira, bakoitzari dagokion espedientea erabat osatuta geratzen den unearen arabera.

    Aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri jakinaraziko da EHAAn argitaratuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkie.

  3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4 p) artikuluan xedatutakoa aplikatuta, entitate onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, 20/2023 Legearen beraren 49. artikuluaren arabera.

  4. 152/2003 Dekretuaren 71. artikuluan aurreikusitako betekizunez gain, laguntzen erakunde onuradun izateko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuak aplikatu behar dira, eta, horien artean, 1. apartatuaren i) letran araututakoa. Horren arabera, ezingo dira onuradun izan Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez zehapena jaso duten erakundeak, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena ordaindu arte.

  5. 152/2023 Dekretuaren 71.1 artikuluko g) letran entitate onuradun izateko ezarritako betekizunari dagokionez, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisiko edo juridikoa bada zuzenbide publikoko entitatea izan gabe, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak badira, entitateak egunean izan beharko ditu Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak. Betekizun hori dokumentu hauen bidez egiaztatuko da:

    Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da, Lanbidek emandako ereduaren arabera.

    Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

    Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburturik kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez egiaztatuko da, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukia izango baitu; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, apartatu horren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

    Dokumentazio hori dirulaguntza eman aurretik eskatuko du Lanbidek.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.